[Librezale] softwarea euskaratzen

Asier Sarasua asarasua a bildua telefonica.net
Or, Ira 28, 11:11:08, CEST 2007


Piarres(e)k dio:
>
> Ipini dut Azureus -en fitxategia Pootle-n [1], izena ematen duen edonork 
> itzultrzeko baimenekin, beraz nahi duzuenean hasi zaitezkete lanean ;)
>   
Azureus Pootle-n jarri eta berehala Sustatun ikusi nuen uTorrent 
euskaratu dutela. Ez dakit euskaratu den lehen BitTorrent bezeroa den, 
baina hala bada, itzultzaileak zenbait erabaki hartuko zituen 
terminologiari dagokionez. Koherentzia apur bat mantentzearren, ondo 
legoke Azureus itzultzera animatzen direnek horri bistazo bat bota 
ziezaioten. Albistea agertzen den orrian bertan 
(http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1190193499) zenbait termino 
aipatzen dira.

Horrek ez du esan nahi uTorrent-en erabili diren hitz guztiak 
zehatz-mehatz Azureus-en erabili behar direnik. Hainbat gauza lehen 
aldiz itzuliko ziren,  eta beraz, proposamen hutsetik haratago ez 
doazela esango nuke.

Orain arte egin den Azureus-en itzulpen zatirik handiena uste dut nik 
egin dudala :-D , eta pare bat gauza beste modu batera jarri ditut:

download -> uTorrent=beheratu, Azureus=deskargatu
upload -> uTorrent=igo, Azureus=kargatu
peer -> uTorrent=kide berdinak, Azureus=parekoak

Normalean honelako itzulpen bat egiten denean, lehen gauza terminologia 
berria lantzea izaten da. Noski, hainbeste jende aldi berean Pootle-n 
itzultzen ari bada, zaila da koherentzia terminologikoari eustea, baina 
horrek izan behar luke lehen lana.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago