[Librezale] Librezaletik SOS: Wordpress 2.3

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Al, Ira 24, 23:47:54, CEST 2007


> Portzierto, itzulpenarekin amaitu dut eta azken egun hauetan
> eztabaidatu ditugun termino/estilo aldaketak egin ditut. Beharbada
> bihar txantiloiak aldaketarik izan duen begiratu beharko genuke
> (teorian string freeze-a ezarri zen!) eguneraketarik egin behar bada
> ere.
>   

Egiaztapen hori egin dut eta bi kate berri zeuden! Eman beharreko urrats 
guztiak jarraitu eta WordPress 2.3 euskaratuta dugu jada. Pootle 
eguneratuta dago eta 100% itzulita. Aurreko bertsioekin egin genuen 
bezala, WordPress-Eu webgunean ere euskaraketa eskuragarri jarri dut:
http://librezale.org/wordpress-eu/download/

Orain, euskaraketa bertsio bereko blog batean frogatzea eta dena ondo 
badoa interesatuak egon daitezkeenak jakitun jartzea besterik ez da 
falta (argitaraketa irekidun WPEU webgunean albistea jarriz eta abar...)

Ni neka-neka eginda nago eta lotara noa. Bihar gauean konektatuko naiz. 
Falta dena beste norbaitek egin nahi badu nigatik primeran.

Gabon,

Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago