[Librezale] Librezaletik SOS: Wordpress 2.3

Julen julenx a bildua gmail.com
Iga, Ira 23, 22:43:30, CEST 2007


On 9/23/07, Txopi <txopi a bildua sindominio.net> wrote:
> Julen(e)k dio:
> > On 9/21/07, Txopi <txopi a bildua sindominio.net> wrote:
> >
> >> PO fitxategia Pootle-etik jaitsi daiteke (horretarako baimenak duzuenok
> >> behintzat, eta zuk Julen badaukazu). Itzulpena bukatzen dugunean
> >> WordPress-EU webgunean jarri dezakegu beste itzulpenekin batera nahi
> >> duenak era erosoan eskuratu dezan.
> >>
> >
> > Honekin lotuta kontutxo bat: uste nuen gure itzulpena ofiziala zela
> > baina svn biltegian[1] ez dago euskarari dagokion txokorik.
> > Erreferentzia bakarra Codex-ean aurkitu dut[2], ez ordea itzultzaileen
> > taldeen artean[3]. Nik uste puntu hau oso garrantzitsua dela,
> > gaizkiulertuak eta alferrikako lana ekiditeko.
> > Era berean, wp-polyglots posta-zerrenda arakatzen aritu naiz eta azken
> > egunetan eztabaidagai izan dute lokalizazio bakoitzarentzat txoko bat
> > izatea[4], non lokalizatutako paketeak jaisteko aukera egongo zen
> > besteak beste. Orain fitxategi soltea eskaintzen dugu norberak wp
> > instalazio batean txertatzeko eta honekin lokalizatutako wp osoa
> > jaisteko aukera egongo zen.
> > Interesik badugu honetan?
> >
> >
> > Julen.
> >
> > [1] http://svn.automattic.com/wordpress-i18n/
> > [2] http://codex.wordpress.org/WordPress_in_Your_Language
> > [3] http://codex.wordpress.org/L10n:Localization_Teams
> > [4] http://comox.textdrive.com/pipermail/wp-polyglots/2007-September/001453.html
> >
>
> Wordpress itzultzeko maila bi daude. PO fitxategia bakarrik, kanpoko
> itxura gehiena zure hizkuntzan agertzea lortuz, edo iturri kodea ere
> itzuliz. SVN biltegian agertzen diren direktorio horiek maila horretako
> itzulpenak dira. Begiratu gaztelaniazko itzulpenean konfigurazio
> fitxategia eta iturri kodeko beste fitxategi batzuk nola agertzen diren
> itzuliak:
> http://svn.automattic.com/wordpress-i18n/es_ES/trunk/dist/wp-config-sample.php
> http://svn.automattic.com/wordpress-i18n/es_ES/trunk/dist/wp-blog-header.php
> http://svn.automattic.com/wordpress-i18n/es_ES/trunk/dist/wp-admin/setup-config.php
>
> Desberdintasun honen arrazoia teknikoa da, gauza zehatz batzuk ezin bait
> dira PO fitxategietan sartu. Honen azalpena wordpresseko wikian dago:
> http://codex.wordpress.org/Files_For_Direct_Translation
>
> Orain arte, horrela izan da. Baina polyglots zerrendan eztabaidatzen ari
> direnez, agian hori laster aldatuko da. Agian, itzulpen bakoitzeko
> fitxategi guztiak batera kopiatuko dira, instalazioa eta lokalizazioa
> urratsa berdinean egin daitezen. Ez dakit gauzak nola geratuko diren...
>
> Eztabaida horretan irakurri ahal izan dudanagatik lokalizazio talde
> gehienak xx.wordpress.org ekimenaren alde agertu dira, talde handienak
> beraien foroak eta baliabideak oso bizirik daudela ikusita dauden bezala
> geratu nahi dutela erantzun badute ere. Gure kasuan, wordpressentzako
> foro ez wiki berezirik ez daukagula ikusita, ekimen horretara oso erraz
> batu gintezke. Ez hori bakarrik, onurak ere ekar ditzake:
> erabiltzaileentzako gauzak erraztu, wordpress inguruan gauden itzulpen
> taldeak sendotu, wordpresseko foroetan euskaraz lan egiteko aukera izan
> etab. Ni ados nengoke...
>
> Txopi.

Bai, nik uste erabiltzaileari begira WP euskaraz lortzeko aukera asko
errazten dela. Gunea wp.org-en babesean egoteak ere itzulpenari lagun
diezaiolakoan nago.
Hortaz uste dut merezi duela.

Portzierto, itzulpenarekin amaitu dut eta azken egun hauetan
eztabaidatu ditugun termino/estilo aldaketak egin ditut. Beharbada
bihar txantiloiak aldaketarik izan duen begiratu beharko genuke
(teorian string freeze-a ezarri zen!) eguneraketarik egin behar bada
ere.

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago