[Librezale] Librezaletik SOS: Wordpress 2.3

Julen julenx a bildua gmail.com
As, Ira 25, 12:09:03, CEST 2007


On 9/24/07, Txopi <txopi a bildua sindominio.net> wrote:
>
> > Portzierto, itzulpenarekin amaitu dut eta azken egun hauetan
> > eztabaidatu ditugun termino/estilo aldaketak egin ditut. Beharbada
> > bihar txantiloiak aldaketarik izan duen begiratu beharko genuke
> > (teorian string freeze-a ezarri zen!) eguneraketarik egin behar bada
> > ere.
> >
>
> Egiaztapen hori egin dut eta bi kate berri zeuden! Eman beharreko urrats
> guztiak jarraitu eta WordPress 2.3 euskaratuta dugu jada. Pootle
> eguneratuta dago eta 100% itzulita. Aurreko bertsioekin egin genuen
> bezala, WordPress-Eu webgunean ere euskaraketa eskuragarri jarri dut:
> http://librezale.org/wordpress-eu/download/
>
> Orain, euskaraketa bertsio bereko blog batean frogatzea eta dena ondo
> badoa interesatuak egon daitezkeenak jakitun jartzea besterik ez da
> falta (argitaraketa irekidun WPEU webgunean albistea jarriz eta abar...)
>
> Ni neka-neka eginda nago eta lotara noa. Bihar gauean konektatuko naiz.
> Falta dena beste norbaitek egin nahi badu nigatik primeran.
>
> Gabon,
>
> Txopi.

Eginda!

Lokalizazioa azken aste hauetan zehar probatzen joan naiz instalazio
lokal batean eta arazorik ez dut topatu.

WPEUn idatzi dut albiste informatibo bat, orain ea zabaltzen dugun.
(hm WPEU gunearen azpialdean gettext-en errore hauetako bat agertzen
da, itxuraren lokalizazioaren arazoren bat dela suposatzen dut,
aztertu beharko...)

FTPko fitxategiak eguneratu egin ditut, WordPress-2.3 IDdun
txantiloitik eguneratuta (aldaketak iruzkinetan bakarrik, baina POan
WordPress-2.3-RC1 ez agertzeagatik... ez zen beharrezkoa baina gauzak
ongi egitearen mania).

Ondo segi!

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago