[Librezale] Librezaletik SOS: Wordpress 2.3

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Iga, Ira 23, 18:55:31, CEST 2007


Julen(e)k dio:
> On 9/21/07, Txopi <txopi a bildua sindominio.net> wrote:
>   
>> PO fitxategia Pootle-etik jaitsi daiteke (horretarako baimenak duzuenok
>> behintzat, eta zuk Julen badaukazu). Itzulpena bukatzen dugunean
>> WordPress-EU webgunean jarri dezakegu beste itzulpenekin batera nahi
>> duenak era erosoan eskuratu dezan.
>>     
>
> Honekin lotuta kontutxo bat: uste nuen gure itzulpena ofiziala zela
> baina svn biltegian[1] ez dago euskarari dagokion txokorik.
> Erreferentzia bakarra Codex-ean aurkitu dut[2], ez ordea itzultzaileen
> taldeen artean[3]. Nik uste puntu hau oso garrantzitsua dela,
> gaizkiulertuak eta alferrikako lana ekiditeko.
> Era berean, wp-polyglots posta-zerrenda arakatzen aritu naiz eta azken
> egunetan eztabaidagai izan dute lokalizazio bakoitzarentzat txoko bat
> izatea[4], non lokalizatutako paketeak jaisteko aukera egongo zen
> besteak beste. Orain fitxategi soltea eskaintzen dugu norberak wp
> instalazio batean txertatzeko eta honekin lokalizatutako wp osoa
> jaisteko aukera egongo zen.
> Interesik badugu honetan?
>
>   
> Julen.
>
> [1] http://svn.automattic.com/wordpress-i18n/
> [2] http://codex.wordpress.org/WordPress_in_Your_Language
> [3] http://codex.wordpress.org/L10n:Localization_Teams
> [4] http://comox.textdrive.com/pipermail/wp-polyglots/2007-September/001453.html
>   

Wordpress itzultzeko maila bi daude. PO fitxategia bakarrik, kanpoko 
itxura gehiena zure hizkuntzan agertzea lortuz, edo iturri kodea ere 
itzuliz. SVN biltegian agertzen diren direktorio horiek maila horretako 
itzulpenak dira. Begiratu gaztelaniazko itzulpenean konfigurazio 
fitxategia eta iturri kodeko beste fitxategi batzuk nola agertzen diren 
itzuliak:
http://svn.automattic.com/wordpress-i18n/es_ES/trunk/dist/wp-config-sample.php
http://svn.automattic.com/wordpress-i18n/es_ES/trunk/dist/wp-blog-header.php
http://svn.automattic.com/wordpress-i18n/es_ES/trunk/dist/wp-admin/setup-config.php

Desberdintasun honen arrazoia teknikoa da, gauza zehatz batzuk ezin bait 
dira PO fitxategietan sartu. Honen azalpena wordpresseko wikian dago:
http://codex.wordpress.org/Files_For_Direct_Translation

Orain arte, horrela izan da. Baina polyglots zerrendan eztabaidatzen ari 
direnez, agian hori laster aldatuko da. Agian, itzulpen bakoitzeko 
fitxategi guztiak batera kopiatuko dira, instalazioa eta lokalizazioa 
urratsa berdinean egin daitezen. Ez dakit gauzak nola geratuko diren...

Eztabaida horretan irakurri ahal izan dudanagatik lokalizazio talde 
gehienak xx.wordpress.org ekimenaren alde agertu dira, talde handienak 
beraien foroak eta baliabideak oso bizirik daudela ikusita dauden bezala 
geratu nahi dutela erantzun badute ere. Gure kasuan, wordpressentzako 
foro ez wiki berezirik ez daukagula ikusita, ekimen horretara oso erraz 
batu gintezke. Ez hori bakarrik, onurak ere ekar ditzake: 
erabiltzaileentzako gauzak erraztu, wordpress inguruan gauden itzulpen 
taldeak sendotu, wordpresseko foroetan euskaraz lan egiteko aukera izan 
etab. Ni ados nengoke...

Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago