[Librezale] Librezaletik SOS: Wordpress 2.3

Julen julenx a bildua gmail.com
Lar, Ira 22, 16:41:51, CEST 2007


On 9/21/07, Txopi <txopi a bildua sindominio.net> wrote:
>
> PO fitxategia Pootle-etik jaitsi daiteke (horretarako baimenak duzuenok
> behintzat, eta zuk Julen badaukazu). Itzulpena bukatzen dugunean
> WordPress-EU webgunean jarri dezakegu beste itzulpenekin batera nahi
> duenak era erosoan eskuratu dezan.

Honekin lotuta kontutxo bat: uste nuen gure itzulpena ofiziala zela
baina svn biltegian[1] ez dago euskarari dagokion txokorik.
Erreferentzia bakarra Codex-ean aurkitu dut[2], ez ordea itzultzaileen
taldeen artean[3]. Nik uste puntu hau oso garrantzitsua dela,
gaizkiulertuak eta alferrikako lana ekiditeko.
Era berean, wp-polyglots posta-zerrenda arakatzen aritu naiz eta azken
egunetan eztabaidagai izan dute lokalizazio bakoitzarentzat txoko bat
izatea[4], non lokalizatutako paketeak jaisteko aukera egongo zen
besteak beste. Orain fitxategi soltea eskaintzen dugu norberak wp
instalazio batean txertatzeko eta honekin lokalizatutako wp osoa
jaisteko aukera egongo zen.
Interesik badugu honetan?

> Aldaketak lokalean egin nahi badituzu, zuk ikusi, baina hori egiten
> baduzu, besteek web bitartez egindako ekarpenak ez zapaltzeko aldaketak
> denbora laburrean egitea gomendatzen dizut. Nik bezala PO fitxategiak
> igotzeko baimenak eman dizkizut (baimen hori "Igo" deitzen dena dela
> uste dut), orain nik ditudan baimen guztiak dauzkazu. Aholku txiki batzuk:
> - Aldaketak egin ondoren igotzen duzun fitxategiaren izena gainidatzi
> nahi duzun POaren izen berdina izan behar duela kontutan eduki (kasu
> honetan wordpress2.3-RC1.po).
> - Fitxategia igotzeko botoiari eman aurretik, "Gainidatzi" aukera
> piztuta dagoela ziurtatu, igotzen dituzun itzulpenak gohian daudenei
> batu beharrean ordeztu egiten dituzula ziurtatzeko.
> - PO fitxategia editatzeko erabiltzen duzun tresna erabiltzen duzula,
> gero testu editore arrunt batekin ziurtatu ezazu fitxategia horrela
> hasten dela:
> ---------------------------------------------------------------------------------------------
> # Copyright (C) 2007 WordPress
> # This file is distributed under the same license as the WordPress package.
> # Lander Arbelaitz, Izaro Arroita, Gorka J. Palazio
> <info a bildua berriemaile.com>, 2004.
> # Txopi <txopi a bildua sindominio.net>, 2005, 2007.
> # Arkaitz Zubiaga <arkaitz a bildua berritxarrak.net>, 2005.
> # Joxe Rojas <joxerg a bildua gmail.com>, 2007.
> # Julen <julenx a bildua gmail.com>, 2007.
> #
> msgid ""
> msgstr ""
> "Project-Id-Version: WordPress 2.3-RC1\n"
> "Report-Msgid-Bugs-To: wp-polyglots a bildua lists.automattic.com\n"
> "POT-Creation-Date: 2007-09-20 22:00+0300\n"
> "PO-Revision-Date: 2007-09-21 00:38+0100\n"
> "Last-Translator: Txopi <txopi a bildua sindominio.net>\n"
> "Language-Team: Basque <eu a bildua li.org>\n"
> "MIME-Version: 1.0\n"
> "Content-Type: text/plain; charset=UTF-8\n"
> "Content-Transfer-Encoding: 8bit\n"
> "Plural-Forms: nplurals=2; plural=(n != 1);\n"
> "X-Generator: Pootle 1.0.1\n"
> "X-Poedit-Language: Basque\n"
> "X-Poedit-SourceCharset: utf-8\n"
> ---------------------------------------------------------------------------------------------
> Haserako komentarioak euskaraketa honen historian zehar lanean jardun
> izan garen kide garrantzitsuenak aintzat hartzeko da.
> "PO-Revision-Date" eremuan erabiltzen duzun PO editoreak sortzen
> duenarekin ordeztu dezakezu, momentu zehatzarekin eguneratua geratu daiten.
> "Last-Translator" eremuan, zure datuak jarri.
> Azken 2-3 eremuak ("X" batekin hasten direnak), kendu itzazu nahi
> baduzu. Zuk erabilitako tresnak agian eremu gehiago txertatuko ditu...
> Hemen egiten duguna ez dut uste garrantzitsua denik.
> Batez ere, ziurtatu zaitez "Project-Id-Version" eremuak "WordPress
> 2.3-RC1" balorea daukala, hori bait da jaitsi nuen azken POT fitxategian
> Wordpresseko garatzaileek erabili duten kodea.
>
> Datu guzti hauek, somatuko duzuenez, ez dute euskaraketa bera aldatzen
> (MO fitxategi konpilatuan agertu ere ez dira egingo seguraski), baina PO
> fitxategien euskaraketan gabiltzanon itzultzaileentzako interesgarriak
> eta erabilgarriak direla uste dut.
>
> Txopi.

Eskerrik asko oharrengatik. KBabelek eremuak errespetatzen ditu
txintxo-txintxo. Orain eguerdian aldaketa batzuk egin ditut eta
berehala igoko ditut aldaketak. Hala ere gainbegiratu beharreko puska
eder bat falta da oraindik. Bihar denbora gehiago izango dut eta
bukatzeko astia emango didalakoan nago.


Julen.

[1] http://svn.automattic.com/wordpress-i18n/
[2] http://codex.wordpress.org/WordPress_in_Your_Language
[3] http://codex.wordpress.org/L10n:Localization_Teams
[4] http://comox.textdrive.com/pipermail/wp-polyglots/2007-September/001453.html



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago