[Librezale] Librezaletik SOS: Wordpress 2.3
Julen
julenx a bildua gmail.com
Lar, Ira 22, 16:51:31, CEST 2007
On 9/21/07, Txopi <txopi a bildua sindominio.net> wrote:
> Julen(e)k dio:
>
> >> 3. URTEA(e)ko HILAren EGUNA(a)
> >>
>
> Ados, baina zenbakiak eta atzizkia banatzeko gidoitxo bat erabiltzea ez
> da hobeto? Nik horrela erabiltzen dut:
>
> URTEA-(e)ko HILAren EGUNA(a)
>
> Adibideak:
> 2004-(e)ko Martxoaren 30-(a)
> 2005-(e)ko Apirilaren 31-(a)
Ez. Begiratu data idazteko arauak:
http://euskaljakintzaarauak.googlepages.com/data
> >> 5. 'Iruditxoa' / 'Irudi txikia' ('Koadro txikia' ulergarria iruditzen
> >> zaizue? Niri ez)
> >> (Goiko terminoa gustatzen zaidan arren, momentuko paja mentala: Joxek
> >> proposatu zuen 'miniatura' dela-eta, GNOME 2.20ren gaztelaniazko
> >> bertsio-oharretan[1] ikusi dut hitz hori bera thumbnail-entzat erabili
> >> dutela... Harluxet hiztegi entziklopedikoan begiratu[2] eta neurri
> >> txikiko irudiari deritzola jartzen du.)
> >>
>
> Aukera guztietatik, gustokoen dudana "iruditxoa" da, baina GNOMEn jada
> "miniatura" erabiltzen hasi badira, zalantza sortu didazu... :-)
GNOMEn baina gaztelaniazko testuan! Euskarazko itzulpenean "koadro
txikia" erabiltzen dute.
Uste dut "iruditxoa" geratuko zaigula.
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago