[Librezale] Librezaletik SOS: Wordpress 2.3
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Or, Ira 21, 19:36:54, CEST 2007
Julen(e)k dio:
> On 9/19/07, Julen <julenx a bildua gmail.com> wrote:
>
>> Aipatu den guztia kontuan hartuta ea bat zatozten honekin:
>>
>> 1. Ekintzak adierazteko aditza aurretik (orain... nork aldatuko du dena? :S)
>> ('Post'-ekin zertan geratu gara?)
>>
Gai honen ingurun esan direnak irakurri ondoren, ekintza bat adierazteko
esaldietan aditza aurretik jartzearen alde nago. Besteetan, aditza bere
lekuan, azkenean, utzi eta listo. Ekintzak adierazten dituzten esaldiak
oso gutxi direlakoan nago, beraz, errepasoa egitea lana da baina egin
beharreko aldaketak gutxi. Hori uste dut behintzat.
>> 2. 'Aurkezpena'
>>
Ados.
>> 3. URTEA(e)ko HILAren EGUNA(a)
>>
Ados, baina zenbakiak eta atzizkia banatzeko gidoitxo bat erabiltzea ez
da hobeto? Nik horrela erabiltzen dut:
URTEA-(e)ko HILAren EGUNA(a)
Adibideak:
2004-(e)ko Martxoaren 30-(a)
2005-(e)ko Apirilaren 31-(a)
>> 4. 'Esteka' (edo lotura? :P)
>>
Nigatik esteka.
>> 5. 'Iruditxoa' / 'Irudi txikia' ('Koadro txikia' ulergarria iruditzen
>> zaizue? Niri ez)
>> (Goiko terminoa gustatzen zaidan arren, momentuko paja mentala: Joxek
>> proposatu zuen 'miniatura' dela-eta, GNOME 2.20ren gaztelaniazko
>> bertsio-oharretan[1] ikusi dut hitz hori bera thumbnail-entzat erabili
>> dutela... Harluxet hiztegi entziklopedikoan begiratu[2] eta neurri
>> txikiko irudiari deritzola jartzen du.)
>>
Aukera guztietatik, gustokoen dudana "iruditxoa" da, baina GNOMEn jada
"miniatura" erabiltzen hasi badira, zalantza sortu didazu... :-)
>> 6. 'WordPressekin egina' (kasu honetan behintzat... ez baitzen berdina
>> Gecko motoreaz hitz egiten ariko bagina)
>>
WordPressekin egina.
>
> Zer diozue honen inguruan?
>
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago