[Librezale] Librezaletik SOS: Wordpress 2.3
3ARRANO
3arrano a bildua 3arrano.com
Ost, Ira 19, 13:23:33, CEST 2007
Beste erantzun bat ITZULen:
jon-agirre a bildua ej-gv.es(e)k dio:
> 1.- Nik bereizi egingo nuke, agindua (zerbait lortzeko jarraitu behar den bidea edo egin behar diren urratsak azaltzea) eta ekintza (botoi bakoitzak zertarako balio duen azaltzea). Lehenengo kasuan, agindua edo jarraibidea bada (hau egin behar duzu), aditza aurretik jarriko nuke: 'Idatzi bidalketa', 'Editatu iruzkina', 'Gorde artxiboa'... Bigarrenean, ekintza edo aukeren azalpen soila bada (honetarako balio du, edo hau egin nahi dut), aditza atzetik: 'Bidalketa idatzi', 'Iruzkina editatu', 'Artxiboa gorde'...
>
> 2.- 'Presentation'-en azpian 'Themes'-ez gain zer beste aukera dagoen jakin behar genuke. Bestela, txarto ere ez dago 'Aurkezpena' eta 'Itxurak' jartzea, hurrenez hurren, baina...
>
> 3.- Asko eskatzea izango da, baina onena (e) kendu eta zenbakian sartzea da: 2001e, 2002, 2003, 2004, 2005e, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010e, 2011... Eguna ere ahaztu barik: 11 eta 31 a barik dira.
>
> 4.- Testuinguru horretan (Internet) 'Esteka' erabiliko nuke, 'lotura'ri zama kentzearren.
>
> 5.- Ondo dago 'Iruditxoa', eta 'Irudi txikia' ere bai: 'Irudiñoa'?
>
> 6.- 'Wordpresekin egina' ondo dago. Atzizkia kendu eta marka nabarmentzearren, gura izanez gero: 'Wordpress lanabes' edo 'Lanabesa: Wordpress'.
>
> Jon Agirre
> Bizkaia
>
>
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Joxe Rojas
> Enviado el: martes, 18 de septiembre de 2007 1:06
> Para: itzul a bildua postaria.com
> CC: Librezale a bildua librezale.org
> Asunto: [itzul] Librezaletik SOS: Wordpress 2.3
>
> Gabon, zerrendakideok,
>
> librezale.org taldearen izenean idazten dizuet. Dakizuenez, batez
> ere software libreko programak auzolanean euskaratu eta molldatzera
> dedikatzen den informatikazale talde bat gara. Gure lanen artean,
> besteak beste, Firefox web nabigatzailearen euskarazko bertsioa dago.
>
> Software itzulpenak, zer kontatuko dizuegu zuei, oso teknikoak
> izaten dira gehienetan, eta zalantza asko eta asko sortzen zaizkigu
> maiz. Behin baino gehiagotan komentatu dugu gure artean komeniko
> litzatekeela zerrenda honetara jotzea zalantzarik handienak
> argitzeko, eta tira, lehenengo saiakera bat egngo dugu oraingo
> honetan, ea zer moduz irteten den esperientzia.
>
> Azken egunotan Wordpress edizio sistemaren itzulpenarekin gabiltza.
> Ezagutzen ez duzuenontzat, blogak kudeatzeko sistema bat da, oso
> ezaguna eta asko erabiltzen dena. Datozen asteotan 2.3 bertsioa
> kaleratu behar da, aurrekoaren aldean berrikuntza (eta itzuli
> beharreko kate) dezente dauzkana, eta jo eta ke gabiltza bertsio
> berri kaleratzen denerako euskarazko bertsioa eskuragarri egon dadin.
> Kateen %100 euskaratuta dauzkagu jadanik, baina zalantza batzuk
> baditugu. Zuekin konpartitu nahi izan ditugu, ea denon artean zerbait
> argitu ahal dugun. Hementxe dituzue:
>
>
>
>> 1.- Hau bere garaian atera zen Firfoxen itzulpenean, eta ez dakit
>> irizpiderik finkatu zen horretarako: 'Write a Post' modukoak,
>> 'Bidalketa idatzi' baino, 'Idatzi bidalketa [bat]' askoz hobeto
>> ematen dit begietara... eta berdin "Editatu iruzkina" "Ezabatu
>> lotura"... iruditzen zait argiago geratzen dela ekintza hasieran
>> jarrita...
>> Eztabaida handia dugu honen inguruan: batzuek diote 'Editatu
>> iruzkina' 'Gorde artxiboa' 'Idatzi iruzkin bat' eta enparauak
>> erdararen kaloko hutsak direla eta ez direla onargarriak. beste
>> batzuek, aldiz, ekintza hasieran jartzeak garbiago uzten duela
>> menu, botoi edo dena delakoaren helburua zein den. Irizpide
>> orokorrik horren inguruan?
>>
>>
>
>
>> 2.- Administratzailearen menu nagusiko aukeretako bat
>> 'Presentation' da ingelesez, eta 'Presentación' gazteleraz.
>> Euskaraz, 'Aurkezpena' agertzen da, baina zalantza dago horren
>> ordez ez genukeen "Itxura" jarri behar.
>> Kontua da 'Presentation' aukera horren azpian, badagoela beste azpi-
>> aukera bat, ingelesez 'themes' eta gazteleraz 'temas' deitzen dena.
>> Euskaraz 'Itxurak' agertzen da hor, eta garrantzitsua da horren eta
>> 'Presentation'-en aurkako bereizketa mantentzea ('themes' horiek,
>> euskaraz 'itxurak' direnak, blogaren itxura osoa aldatzeko balio
>> duten artxibo multzoak dira).
>>
>
>
>
>> 3.- Datak itzultzean, sistema ez da gauza urtea eta 'ko'
>> atzizkiaren artean 'e' letra noiz jarri behar duen jakiteko. Beraz,
>> datetarako formulazioa honela utzi dugu: URTEA(e)ko HILAren EGUNAa
>> (hau da: 2007(e)ko irailaren 29a). Kontua da '(e)' hori oso zatar
>> geratzen dela, eta zenbait proposamen egin dira hori ekiditeko:
>> '(e)' hori zuzenean ezabatzea (baina horrek suposatuko luke '2010ko
>> iraila' edo '2005ko abendua' agertzea; zenbakiak soilik agertzea
>> (2007/09/10), baina ez da oso gustagarria... Honen ingurua
>> iritzirik? Aurrekaririk?
>>
>
>
>
>> 4. Lotura ala esteka?
>> Ezberdintasunik al dago 'link'-en ordain bi horien artean? Hobetsi
>> daiteke bat bestearen gainetik?
>>
>
>
>> 5. Thumbnail
>> Blogean erabili nahi den irudi bat igotzen den bakoitzean,
>> WordPressek haren kopia bat sortzen du,tamaina txikiagokoa, eta
>> hari 'thumbnail' deitzen zaio ingelesez. Euskaraz 'iruditxo' edo
>> 'irudi-txiki' erabili izan dira hor, baina zalantza dago ez ote
>> diren orokorregiak izango. 'Miniatura' erabil liteke horretarako?
>> 'Iruditxo' zer iruditzen zaizue?
>>
>
>
>> 6. Powered by
>> Wordpressekin egindako blogetan mezu bat agertzen da amaieran,
>> "Powered by WordPress"... nola eman hori euskaraz? Wordpressekin
>> egina?
>>
>
> Tira, momentuz uste dut nahiko eztabaida sor daitekeela honekin.
> Eskerrik asko aldez aurretik erantzuten duzuen guztioi, eta
> badakizue, gogoa izanez gero, zuen laguntza bihotzez eskertuko dugula
> librezale zerrendan (http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/
> librezale). Bestela ere, Wordpressen euskaraketari bueltatxo bat eman
> nahi izanez gero, hemen aurki dezakezue: http://librezale.org:8080/
> projects/wordpress/
>
> Laster arte!
>
> Joxe
>
> -------------------------------
> Joxe Rojas
> joxerg a bildua euskalnet.net
> --------------------------------
>
>
>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago