[Librezale] Librezaletik SOS: Wordpress 2.3
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Or, Ira 21, 19:59:12, CEST 2007
Julen(e)k dio:
> On 9/21/07, Txopi <txopi a bildua sindominio.net> wrote:
>
>> pi(e)k dio:
>>
>>> pi-(e)k esan zuen:
>>>
>>>
>>>> Txopi-(e)k esan zuen:
>>>>
>>>>
>>>>>> Txopi, bide batez eguneratu POa trunk-eko txantiloitik mesedez.
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>> Egin berri dut eta emaitza Pootle-en utzi dut wordpress2.3-RC1 izenarekin:
>>>>> http://www.librezale.org:8080/eu/wordpress/
>>>>>
>>>>> PO honek aurreko alphak baino 18 kate gehiago dauzka, baina aldatutako
>>>>> kate guztiak kontutan izanda, 392 kate berri itzuli behar dira.
>>>>> poEditek, beste guztiak automatikoki itzuli ditu baina errepasatu egin
>>>>> behar ditugu. Ziur denak ez daudela ondo eta baten bat zuzendu egin
>>>>> beharko dela :-(
>>>>>
>>>>> kbabel, gtranslator edo antzeko tresnaren batekin itzulpen automatikoa
>>>>> kalitate hobeagokoa izatea lortzen badu norbaitek, esan dezala, baina
>>>>> poEditek gure PO landua eta azken POT fitxategia hartuta hau da sortu
>>>>> duena...
>>>>>
>>>>>
>>>> Hori baino hobe msgmerge-k egiten du --no-fuzzy-matching aukera erabiliaz
>>>>
>>>> info msgmerge-tik:
>>>>
>>>> `-N'
>>>> `--no-fuzzy-matching'
>>>> Do not use fuzzy matching when an exact match is not found. This
>>>> may speed up the operation considerably.
>>>>
>>>>
>>> Kasu pitorik ez honi, batzuetan nahi dudan irakurtzen dut ipintzen dudanaren ordez, baina ez dut ulertzen zergatik
>>> agertzen zaizkizun ondo dauden guztiak fuzzy bezala saiatu al zara eskuz msgmerge egiten ?
>>>
>>>
>> Kasu egin behar dizut pi, nik ez bait daukat honelako eragiketetan
>> inolako esperientziarik. Zuk esandakoa egin eta emaitzak askoz hobeak
>> izan dira msgmerge-rekin: itzuli beharreko kateak 392tik 52ra jaitsi
>> dira, eta zalantzazkoak 15 kate bakarrik dira. Beste guztiak ez ditu
>> fuzzy bezala markatu, berdin-berdin zeuden kateak bait ziren.
>>
>> Honek askoz zentzu gehiago dauka eta Pootle-era igo berri dut orain dela
>> ordu erdi igotako fitxategiaren ordez. Julenek dena egiten ez badu,
>> asteburuan itzultzeko falta dena egingo dut :-) Edozein kasutan,
>> guztiari errepasotxo bat egitea ez da txarto etorriko...
>>
>
> Behin hari honetako 6 irizpideak finkatuta prest nengoke aldaketak
> egiteko (aditzena barne) baina horretarako fitxategia modu lokalean
> editatuta, bestela ezinezkoa baita horrenbeste gauza epe motzean
> egitea.
> Zer diozue?
>
PO fitxategia Pootle-etik jaitsi daiteke (horretarako baimenak duzuenok
behintzat, eta zuk Julen badaukazu). Itzulpena bukatzen dugunean
WordPress-EU webgunean jarri dezakegu beste itzulpenekin batera nahi
duenak era erosoan eskuratu dezan.
Aldaketak lokalean egin nahi badituzu, zuk ikusi, baina hori egiten
baduzu, besteek web bitartez egindako ekarpenak ez zapaltzeko aldaketak
denbora laburrean egitea gomendatzen dizut. Nik bezala PO fitxategiak
igotzeko baimenak eman dizkizut (baimen hori "Igo" deitzen dena dela
uste dut), orain nik ditudan baimen guztiak dauzkazu. Aholku txiki batzuk:
- Aldaketak egin ondoren igotzen duzun fitxategiaren izena gainidatzi
nahi duzun POaren izen berdina izan behar duela kontutan eduki (kasu
honetan wordpress2.3-RC1.po).
- Fitxategia igotzeko botoiari eman aurretik, "Gainidatzi" aukera
piztuta dagoela ziurtatu, igotzen dituzun itzulpenak gohian daudenei
batu beharrean ordeztu egiten dituzula ziurtatzeko.
- PO fitxategia editatzeko erabiltzen duzun tresna erabiltzen duzula,
gero testu editore arrunt batekin ziurtatu ezazu fitxategia horrela
hasten dela:
---------------------------------------------------------------------------------------------
# Copyright (C) 2007 WordPress
# This file is distributed under the same license as the WordPress package.
# Lander Arbelaitz, Izaro Arroita, Gorka J. Palazio
<info a bildua berriemaile.com>, 2004.
# Txopi <txopi a bildua sindominio.net>, 2005, 2007.
# Arkaitz Zubiaga <arkaitz a bildua berritxarrak.net>, 2005.
# Joxe Rojas <joxerg a bildua gmail.com>, 2007.
# Julen <julenx a bildua gmail.com>, 2007.
#
msgid ""
msgstr ""
"Project-Id-Version: WordPress 2.3-RC1\n"
"Report-Msgid-Bugs-To: wp-polyglots a bildua lists.automattic.com\n"
"POT-Creation-Date: 2007-09-20 22:00+0300\n"
"PO-Revision-Date: 2007-09-21 00:38+0100\n"
"Last-Translator: Txopi <txopi a bildua sindominio.net>\n"
"Language-Team: Basque <eu a bildua li.org>\n"
"MIME-Version: 1.0\n"
"Content-Type: text/plain; charset=UTF-8\n"
"Content-Transfer-Encoding: 8bit\n"
"Plural-Forms: nplurals=2; plural=(n != 1);\n"
"X-Generator: Pootle 1.0.1\n"
"X-Poedit-Language: Basque\n"
"X-Poedit-SourceCharset: utf-8\n"
---------------------------------------------------------------------------------------------
Haserako komentarioak euskaraketa honen historian zehar lanean jardun
izan garen kide garrantzitsuenak aintzat hartzeko da.
"PO-Revision-Date" eremuan erabiltzen duzun PO editoreak sortzen
duenarekin ordeztu dezakezu, momentu zehatzarekin eguneratua geratu daiten.
"Last-Translator" eremuan, zure datuak jarri.
Azken 2-3 eremuak ("X" batekin hasten direnak), kendu itzazu nahi
baduzu. Zuk erabilitako tresnak agian eremu gehiago txertatuko ditu...
Hemen egiten duguna ez dut uste garrantzitsua denik.
Batez ere, ziurtatu zaitez "Project-Id-Version" eremuak "WordPress
2.3-RC1" balorea daukala, hori bait da jaitsi nuen azken POT fitxategian
Wordpresseko garatzaileek erabili duten kodea.
Datu guzti hauek, somatuko duzuenez, ez dute euskaraketa bera aldatzen
(MO fitxategi konpilatuan agertu ere ez dira egingo seguraski), baina PO
fitxategien euskaraketan gabiltzanon itzultzaileentzako interesgarriak
eta erabilgarriak direla uste dut.
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago