[Librezale] Librezaletik SOS: Wordpress 2.3

Julen julenx a bildua gmail.com
Or, Ira 21, 15:22:56, CEST 2007


On 9/21/07, Txopi <txopi a bildua sindominio.net> wrote:
> pi(e)k dio:
> > pi-(e)k esan zuen:
> >
> >> Txopi-(e)k esan zuen:
> >>
> >>>> Txopi, bide batez eguneratu POa trunk-eko txantiloitik mesedez.
> >>>>
> >>>>
> >>> Egin berri dut eta emaitza Pootle-en utzi dut wordpress2.3-RC1 izenarekin:
> >>> http://www.librezale.org:8080/eu/wordpress/
> >>>
> >>> PO honek aurreko alphak baino 18 kate gehiago dauzka, baina aldatutako
> >>> kate guztiak kontutan izanda, 392 kate berri itzuli behar dira.
> >>> poEditek, beste guztiak automatikoki itzuli ditu baina errepasatu egin
> >>> behar ditugu. Ziur denak ez daudela ondo eta baten bat zuzendu egin
> >>> beharko dela :-(
> >>>
> >>> kbabel, gtranslator edo antzeko tresnaren batekin itzulpen automatikoa
> >>> kalitate hobeagokoa izatea lortzen badu norbaitek, esan dezala, baina
> >>> poEditek gure PO landua eta azken POT fitxategia hartuta hau da sortu
> >>> duena...
> >>>
> >> Hori baino hobe msgmerge-k egiten du --no-fuzzy-matching aukera erabiliaz
> >>
> >> info msgmerge-tik:
> >>
> >> `-N'
> >> `--no-fuzzy-matching'
> >>      Do not use fuzzy matching when an exact match is not found.  This
> >>      may speed up the operation considerably.
> >>
> >
> > Kasu pitorik ez honi, batzuetan nahi dudan irakurtzen dut ipintzen dudanaren ordez, baina ez dut ulertzen zergatik
> > agertzen zaizkizun ondo dauden guztiak fuzzy bezala saiatu al zara eskuz msgmerge egiten ?
> >
>
> Kasu egin behar dizut pi, nik ez bait daukat honelako eragiketetan
> inolako esperientziarik. Zuk esandakoa egin eta emaitzak askoz hobeak
> izan dira msgmerge-rekin: itzuli beharreko kateak 392tik 52ra jaitsi
> dira, eta zalantzazkoak 15 kate bakarrik dira. Beste guztiak ez ditu
> fuzzy bezala markatu, berdin-berdin zeuden kateak bait ziren.
>
> Honek askoz zentzu gehiago dauka eta Pootle-era igo berri dut orain dela
> ordu erdi igotako fitxategiaren ordez. Julenek dena egiten ez badu,
> asteburuan itzultzeko falta dena egingo dut :-) Edozein kasutan,
> guztiari errepasotxo bat egitea ez da txarto etorriko...

Behin hari honetako 6 irizpideak finkatuta prest nengoke aldaketak
egiteko (aditzena barne) baina horretarako fitxategia modu lokalean
editatuta, bestela ezinezkoa baita horrenbeste gauza epe motzean
egitea.
Zer diozue?

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago