[Librezale] Librezaletik SOS: Wordpress 2.3

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Or, Ira 21, 00:45:24, CEST 2007


pi(e)k dio:
> pi-(e)k esan zuen:
>   
>> Txopi-(e)k esan zuen:
>>     
>>>> Txopi, bide batez eguneratu POa trunk-eko txantiloitik mesedez.
>>>>   
>>>>         
>>> Egin berri dut eta emaitza Pootle-en utzi dut wordpress2.3-RC1 izenarekin:
>>> http://www.librezale.org:8080/eu/wordpress/
>>>
>>> PO honek aurreko alphak baino 18 kate gehiago dauzka, baina aldatutako 
>>> kate guztiak kontutan izanda, 392 kate berri itzuli behar dira. 
>>> poEditek, beste guztiak automatikoki itzuli ditu baina errepasatu egin 
>>> behar ditugu. Ziur denak ez daudela ondo eta baten bat zuzendu egin 
>>> beharko dela :-(
>>>
>>> kbabel, gtranslator edo antzeko tresnaren batekin itzulpen automatikoa 
>>> kalitate hobeagokoa izatea lortzen badu norbaitek, esan dezala, baina 
>>> poEditek gure PO landua eta azken POT fitxategia hartuta hau da sortu 
>>> duena...
>>>       
>> Hori baino hobe msgmerge-k egiten du --no-fuzzy-matching aukera erabiliaz
>>
>> info msgmerge-tik:
>>
>> `-N'
>> `--no-fuzzy-matching'
>>      Do not use fuzzy matching when an exact match is not found.  This
>>      may speed up the operation considerably.
>>     
>
> Kasu pitorik ez honi, batzuetan nahi dudan irakurtzen dut ipintzen dudanaren ordez, baina ez dut ulertzen zergatik 
> agertzen zaizkizun ondo dauden guztiak fuzzy bezala saiatu al zara eskuz msgmerge egiten ?
>   

Kasu egin behar dizut pi, nik ez bait daukat honelako eragiketetan 
inolako esperientziarik. Zuk esandakoa egin eta emaitzak askoz hobeak 
izan dira msgmerge-rekin: itzuli beharreko kateak 392tik 52ra jaitsi 
dira, eta zalantzazkoak 15 kate bakarrik dira. Beste guztiak ez ditu 
fuzzy bezala markatu, berdin-berdin zeuden kateak bait ziren.

Honek askoz zentzu gehiago dauka eta Pootle-era igo berri dut orain dela 
ordu erdi igotako fitxategiaren ordez. Julenek dena egiten ez badu, 
asteburuan itzultzeko falta dena egingo dut :-) Edozein kasutan, 
guztiari errepasotxo bat egitea ez da txarto etorriko...

Orain lotara joan BEHAR dut. Gabon!

Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago