[Librezale] Txango bat UZEIra: laburpena
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Or, Ira 21, 00:22:51, CEST 2007
Julen(e)k dio:
> Kaixo peņa!
>
> Atzo arratsaldean Piarres eta biok inguratu ginen UZEIra eta hitz
> egindakotik azpimarra daitekeena komentatzen saiatuko naiz.
>
> Bisitan aurreikusita zegoena haien lan egiteko modua ikustea zen.
> Finean bi programa erakutsi zizkiguten Lore eta Edurnek: Trados eta
> Wordfast.
>
> Lehenak bi modutara funtzionatzen du, aparteko programa gisa eta
> Word-en txertatuta. PO baten adibidea erakutsi ziguten eta horretarako
> lehenik itzulpen-memoria kargatu zuten (aparteko leiho batean).
> Trados-ek msgid eta msgstr etiketak detektatu eta bertan aldaketak
> egiteko aukera uzten zuen. Sarreraz aldatzean baina, itzulpen-memorian
> bilaketa automatikoki burutzen zen eta erabateko parekotasuna aurkituz
> gero (%100) katea zuzenean idatzita agertzen zen msgstr atalean eta
> berdez markatzen zen. Parekotasuna ez bazen %100ekoa, beste kolore
> batez markatzen zen sarrera eta itzulpen-memoriako antzeko sarrerak
> bistaratzen ziren. Parekotasunik ez balego, msgstr atala gorriz
> markatuta agertzen zen. Itzulpen-memorian bilaketa egitean, gainera,
> informazio osagarria zegoen bistan: parekotasuna, nork itzulia izan
> zen, noiz eta ezberdintasunak kolore ezberdinez markatuta agertzen
> ziren (diff moduko bat).
>
> Wordfast oso antzekoa da, baina Word-en txertatuta lan egitea
> ahalbidetzen du soilik. Itxuraz ia berdinak bi programen
> tresna-barrak, nahiz eta Lorek esan zigun berari ez ziola grazia
> handirik egiten Wordfastek. Diferentzia nagusia, itzulpen-memorien
> informazioa dokumentuan bertan bistaratzen dela da.
>
> Bi programak ikusita, nik OmegaT eraman nien probatzeko, Javaz eginda
> dagoen CAT tresna librea. Agian beraien programak baino mugatuagoa
> baina behintzat jakin dezaten alternatibak badaudela.
>
> Gero, ItzuLera bidali dugun mezuaren inguruan aritu ginen hizketan.
> Nabarmentzekoak: Ekintzetan aditza aurretik. 'Bidalketa' ez zitzaien
> gehiegi gustatu, horren ordez 'post' (bai ezta pi?) bera erabiltzea
> hobesten zuten. Datena... enfin, formatuak hobetu behar ditugu eta
> agian hor daukagu zeregin majoa (nola baina?). Lotura/esteka,
> estekagatik dekantatzen dira, nahiz eta kasualidadez bertaratutako
> biok loturaren aldekoak izan xD Eta 'WordPressez egina' horri matiza
> jarri nahi izan genion, kasu guztietarako ez duela balio
> (Gecko-rentzat adibidez).
>
> Estiloaren inguruko kezka ere azaldu genien. UZEIn ez omen dute ezer
> idatzia, urteen joan-etorri eta itzulpen-memorien erabilerarekin kasik
> robot gisa baitabiltza. Softcalaren estilo gida erakutsi genien eta
> egin beharrekoen zerrendan apuntatu zuen Lorek. Orain, lan horrek
> fruituak noiz emango dituen ezin jakin, txapa ematearen kontua izango
> da. Gainera guztiok irtengo ginateke irabazten: gu, gauzak hobeto
> egingo genituzkeelako; UZEI, bertako hasiberrientzat gida moduko bat
> izango luketelako; edozein erabiltzaile, honetan hasi nahi duenak zein
> bide jorratu behar duen jakiteko. Guztia, koherentzia lortze aldera.
>
> Azkenik software librearen inguruko hizketalditxo bat izan genuen,
> enpresa munduak aldatu behar duela, lizentziak, xuxen, eztakitze
> ikastaro, ubuntun hasiberri batek ez dakiela zer egin pantailaren
> aurrean baina windowsen bai, etab...
>
> Kuriosoa portzierto, atetik sartu zen gizonak jatortasun petoz
> erregalatu ziguna: UZEIko sinonimoen hiztegi bana, *MS WORDerako*.
> Jakingo al zuen nondik gentozen? jaja
>
> Ba gutxi gorabehera hori izan zen atzo bizitakoa. Etorkizunera begira
> estilo liburu horren zain geratzen gara eta kontaktuan egotekotan.
> Behintzat lehen urrats bat eman dugu; ez da gutxi.
>
Ederto! Eskerrik asko azalpenengatik, hara joateagatik eta egin duzuen
esfortzuagatik. Estilo gidaren proiektua ezerezean geratzen balitz ere,
itzultzaile profesionalek zer nolako tresnak eta abar erabiltzen
dituzten jakitea niri oso interesgarria iruditzen zait. Eskerrik asko
bioi :-D
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago