[Librezale] Txango bat UZEIra: laburpena
Julen
julenx a bildua gmail.com
Ast, Ira 20, 20:48:11, CEST 2007
Kaixo peņa!
Atzo arratsaldean Piarres eta biok inguratu ginen UZEIra eta hitz
egindakotik azpimarra daitekeena komentatzen saiatuko naiz.
Bisitan aurreikusita zegoena haien lan egiteko modua ikustea zen.
Finean bi programa erakutsi zizkiguten Lore eta Edurnek: Trados eta
Wordfast.
Lehenak bi modutara funtzionatzen du, aparteko programa gisa eta
Word-en txertatuta. PO baten adibidea erakutsi ziguten eta horretarako
lehenik itzulpen-memoria kargatu zuten (aparteko leiho batean).
Trados-ek msgid eta msgstr etiketak detektatu eta bertan aldaketak
egiteko aukera uzten zuen. Sarreraz aldatzean baina, itzulpen-memorian
bilaketa automatikoki burutzen zen eta erabateko parekotasuna aurkituz
gero (%100) katea zuzenean idatzita agertzen zen msgstr atalean eta
berdez markatzen zen. Parekotasuna ez bazen %100ekoa, beste kolore
batez markatzen zen sarrera eta itzulpen-memoriako antzeko sarrerak
bistaratzen ziren. Parekotasunik ez balego, msgstr atala gorriz
markatuta agertzen zen. Itzulpen-memorian bilaketa egitean, gainera,
informazio osagarria zegoen bistan: parekotasuna, nork itzulia izan
zen, noiz eta ezberdintasunak kolore ezberdinez markatuta agertzen
ziren (diff moduko bat).
Wordfast oso antzekoa da, baina Word-en txertatuta lan egitea
ahalbidetzen du soilik. Itxuraz ia berdinak bi programen
tresna-barrak, nahiz eta Lorek esan zigun berari ez ziola grazia
handirik egiten Wordfastek. Diferentzia nagusia, itzulpen-memorien
informazioa dokumentuan bertan bistaratzen dela da.
Bi programak ikusita, nik OmegaT eraman nien probatzeko, Javaz eginda
dagoen CAT tresna librea. Agian beraien programak baino mugatuagoa
baina behintzat jakin dezaten alternatibak badaudela.
Gero, ItzuLera bidali dugun mezuaren inguruan aritu ginen hizketan.
Nabarmentzekoak: Ekintzetan aditza aurretik. 'Bidalketa' ez zitzaien
gehiegi gustatu, horren ordez 'post' (bai ezta pi?) bera erabiltzea
hobesten zuten. Datena... enfin, formatuak hobetu behar ditugu eta
agian hor daukagu zeregin majoa (nola baina?). Lotura/esteka,
estekagatik dekantatzen dira, nahiz eta kasualidadez bertaratutako
biok loturaren aldekoak izan xD Eta 'WordPressez egina' horri matiza
jarri nahi izan genion, kasu guztietarako ez duela balio
(Gecko-rentzat adibidez).
Estiloaren inguruko kezka ere azaldu genien. UZEIn ez omen dute ezer
idatzia, urteen joan-etorri eta itzulpen-memorien erabilerarekin kasik
robot gisa baitabiltza. Softcalaren estilo gida erakutsi genien eta
egin beharrekoen zerrendan apuntatu zuen Lorek. Orain, lan horrek
fruituak noiz emango dituen ezin jakin, txapa ematearen kontua izango
da. Gainera guztiok irtengo ginateke irabazten: gu, gauzak hobeto
egingo genituzkeelako; UZEI, bertako hasiberrientzat gida moduko bat
izango luketelako; edozein erabiltzaile, honetan hasi nahi duenak zein
bide jorratu behar duen jakiteko. Guztia, koherentzia lortze aldera.
Azkenik software librearen inguruko hizketalditxo bat izan genuen,
enpresa munduak aldatu behar duela, lizentziak, xuxen, eztakitze
ikastaro, ubuntun hasiberri batek ez dakiela zer egin pantailaren
aurrean baina windowsen bai, etab...
Kuriosoa portzierto, atetik sartu zen gizonak jatortasun petoz
erregalatu ziguna: UZEIko sinonimoen hiztegi bana, *MS WORDerako*.
Jakingo al zuen nondik gentozen? jaja
Ba gutxi gorabehera hori izan zen atzo bizitakoa. Etorkizunera begira
estilo liburu horren zain geratzen gara eta kontaktuan egotekotan.
Behintzat lehen urrats bat eman dugu; ez da gutxi.
Ondo segi,
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago