[Librezale] Librezaletik SOS: Wordpress 2.3

Julen julenx a bildua gmail.com
Ost, Ira 19, 23:38:52, CEST 2007


On 9/19/07, Joxe Rojas <joxerg a bildua euskalnet.net> wrote:
> Aupa!
>
>         Berandu baina ziur, ikusiko zenutenez atzo bidali nuen ITZUL
> zerrendara egunotan izan ditugun zalantzen zerrenda. Erantzun pare bat
> ere etorri da, behean itsatsi ditut.
>
>         Karmel, ongi etorri zerrendara eta, ez, jakina ez dela atrebentzia! ;)
>
>         Tira ba, hausnartzera!
>
>
> Joxe
>
> > Kaixo, eta ongi etorri itzul zerrendara. Animatu zarete idaztera,
> > pozten gara.
> >
> > Elhuyarren egin ditugun lokalizazioak oinarri hartuta erantzungo
> > dizugu.
> >
> > 1. Horrelakoetan, gure irizpidea aditza aurrean jartzea da
> > (batzuetan, badira benetako aginduak, ordenagailuari amandako
> > aginduak; beste batzuetan, ez dago hain garbi):
> > "ezabatu lotura", "idatzi mezua"...
> >
> > Hala ere, ez gaude ziur "bidalketa" delako hori egokiena den.
> > Ingelesez "post" edo "entry" (baita "blog post" eta "blog entry"),
> > eta gazteleraz "entrada", "entrega", "posteo", "asiento".
> > Frantsesez, "billet".
> > Horrelakoaetan, beharbada egokia izan daiteke "sarrera" jartzea.
> > Adibidez, "bidali sarrera".
> >
> > Baliteke "post" horren jatorria blogak agertu baino lehenagoko berri-
> > taldeetan izatea. Haietan, "posting, post, news article, article,
> > news item" erabiltzen zen/da forum batean internauta batek
> > argitaratutako mezua izendatzeko. Horrelakoak, euskaraz, "berri-
> > mezuak" dira, Euskaltermek proposatuta.
> >
> > 2. Ez gara ondo jabetzen arazoaz. Nolanahi ere, "aurkezpena" oso
> > gustuko ez baduzue, "aurkezteko modua", "aurkezteko era" edo antzeko
> > zerbait jar liteke
> >
> > 3. Zatarra den ala ez den iritzi subjektiboa da, noski; gure ustez,
> > zuzena da parentesi horiek jartzea. Euskarazko softwarea agertu
> > baino lehen ere erabili dira (eta erabiltzen dira) parentesi horiek
> > inprimakietan, txekeetan eta abarretan. Guretzat oso gauza ohikoa da.
> > Bestalde, egunari 'a' hori parentesi artean gehitu behar zaio,
> > baldin eta eguna 11 denean 'a' hori idazten ez bada, hau da:
> > <irailaren 11 / irailaren 11a>
> > URTEA(e)ko HILAren EGUNA(a)
> >
> > 4. Guk "esteka" erabiltzen dugu. Hala proposatzen du Euskaltermek,
> > eta hala erabiltzen da Informatika Fakultatean ere.
> >
> > 5. "Koadro txiki" erabiltzen dugu
>
>
>
> > 1. Aditza aurretik jarrita, agindua dela ulertarazten da.
> > Bestela (zeuk diozun moduan), erdarazko galdegai-legeak aplikatzen
> > direla
> > ematen du, eta horrek, trakeskeria gorabehera, doinuera berezi baten
> > laguntza behar izaten du, idatzian noski galtzen dena.
> > 2. "Aurkezteko era" edo izan daiteke irtenbidea, baldin eta azpiko
> > "itxurak"
> > aldatu nahi ez baduzue.
> > 3. Dabilena, ustez, itsusi hori da. Adituagoak mintza bitez.
> > 4. Nik dakidala, "esteka" da dagoeneko termino finkatua.
> > 5. ? Baina pentsatzen dut lehenago ere erabiliko zela hori euskaraz.
> > 6. "WP tresnaz egina"?
> >

Aipatu den guztia kontuan hartuta ea bat zatozten honekin:

1. Ekintzak adierazteko aditza aurretik (orain... nork aldatuko du dena? :S)
('Post'-ekin zertan geratu gara?)

2. 'Aurkezpena'

3. URTEA(e)ko HILAren EGUNA(a)

4. 'Esteka' (edo lotura? :P)

5. 'Iruditxoa' / 'Irudi txikia' ('Koadro txikia' ulergarria iruditzen
zaizue? Niri ez)
(Goiko terminoa gustatzen zaidan arren, momentuko paja mentala: Joxek
proposatu zuen 'miniatura' dela-eta, GNOME 2.20ren gaztelaniazko
bertsio-oharretan[1] ikusi dut hitz hori bera thumbnail-entzat erabili
dutela... Harluxet hiztegi entziklopedikoan begiratu[2] eta neurri
txikiko irudiari deritzola jartzen du.)

6. 'WordPressekin egina' (kasu honetan behintzat... ez baitzen berdina
Gecko motoreaz hitz egiten ariko bagina)

Txopi, bide batez eguneratu POa trunk-eko txantiloitik mesedez.


Julen.

[1] http://www.gnome.org/start/2.20/notes/es/
[2] http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=miniatura



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago