[Librezale] Librezaletik SOS: Wordpress 2.3
Joxe Rojas
joxerg a bildua euskalnet.net
Ost, Ira 19, 00:35:06, CEST 2007
Aupa!
Berandu baina ziur, ikusiko zenutenez atzo bidali nuen ITZUL
zerrendara egunotan izan ditugun zalantzen zerrenda. Erantzun pare bat
ere etorri da, behean itsatsi ditut.
Karmel, ongi etorri zerrendara eta, ez, jakina ez dela atrebentzia! ;)
Tira ba, hausnartzera!
Joxe
> Kaixo, eta ongi etorri itzul zerrendara. Animatu zarete idaztera,
> pozten gara.
>
> Elhuyarren egin ditugun lokalizazioak oinarri hartuta erantzungo
> dizugu.
>
> 1. Horrelakoetan, gure irizpidea aditza aurrean jartzea da
> (batzuetan, badira benetako aginduak, ordenagailuari amandako
> aginduak; beste batzuetan, ez dago hain garbi):
> "ezabatu lotura", "idatzi mezua"...
>
> Hala ere, ez gaude ziur "bidalketa" delako hori egokiena den.
> Ingelesez "post" edo "entry" (baita "blog post" eta "blog entry"),
> eta gazteleraz "entrada", "entrega", "posteo", "asiento".
> Frantsesez, "billet".
> Horrelakoaetan, beharbada egokia izan daiteke "sarrera" jartzea.
> Adibidez, "bidali sarrera".
>
> Baliteke "post" horren jatorria blogak agertu baino lehenagoko berri-
> taldeetan izatea. Haietan, "posting, post, news article, article,
> news item" erabiltzen zen/da forum batean internauta batek
> argitaratutako mezua izendatzeko. Horrelakoak, euskaraz, "berri-
> mezuak" dira, Euskaltermek proposatuta.
>
> 2. Ez gara ondo jabetzen arazoaz. Nolanahi ere, "aurkezpena" oso
> gustuko ez baduzue, "aurkezteko modua", "aurkezteko era" edo antzeko
> zerbait jar liteke
>
> 3. Zatarra den ala ez den iritzi subjektiboa da, noski; gure ustez,
> zuzena da parentesi horiek jartzea. Euskarazko softwarea agertu
> baino lehen ere erabili dira (eta erabiltzen dira) parentesi horiek
> inprimakietan, txekeetan eta abarretan. Guretzat oso gauza ohikoa da.
> Bestalde, egunari ‘a’ hori parentesi artean gehitu behar zaio,
> baldin eta eguna 11 denean ‘a’ hori idazten ez bada, hau da:
> <irailaren 11 / irailaren 11a>
> URTEA(e)ko HILAren EGUNA(a)
>
> 4. Guk "esteka" erabiltzen dugu. Hala proposatzen du Euskaltermek,
> eta hala erabiltzen da Informatika Fakultatean ere.
>
> 5. "Koadro txiki" erabiltzen dugu
> 1. Aditza aurretik jarrita, agindua dela ulertarazten da.
> Bestela (zeuk diozun moduan), erdarazko galdegai-legeak aplikatzen
> direla
> ematen du, eta horrek, trakeskeria gorabehera, doinuera berezi baten
> laguntza behar izaten du, idatzian noski galtzen dena.
> 2. "Aurkezteko era" edo izan daiteke irtenbidea, baldin eta azpiko
> "itxurak"
> aldatu nahi ez baduzue.
> 3. Dabilena, ustez, itsusi hori da. Adituagoak mintza bitez.
> 4. Nik dakidala, "esteka" da dagoeneko termino finkatua.
> 5. ? Baina pentsatzen dut lehenago ere erabiliko zela hori euskaraz.
> 6. "WP tresnaz egina"?
>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago