[Librezale] Librezaletik SOS: Wordpress 2.3

karmel uribarren kuribarren a bildua arrasate-mondragon.net
As, Ira 18, 08:25:45, CEST 2007


Joxe Rojas(e)k dio:
> Gabon, zerrendakideok,
>
> *librezale.org *taldearen izenean idazten dizuet. Dakizuenez, batez 
> ere software libreko programak auzolanean euskaratu eta molldatzera 
> dedikatzen den informatikazale talde bat gara. Gure lanen artean, 
> besteak beste, Firefox web nabigatzailearen euskarazko bertsioa dago.
>
> Software itzulpenak, zer kontatuko dizuegu zuei, oso teknikoak izaten 
> dira gehienetan, eta zalantza asko eta asko sortzen zaizkigu maiz. 
> Behin baino gehiagotan komentatu dugu gure artean komeniko 
> litzatekeela zerrenda honetara jotzea zalantzarik handienak argitzeko, 
> eta tira, lehenengo saiakera bat egngo dugu oraingo honetan, ea zer 
> moduz irteten den esperientzia.
>
> Azken egunotan Wordpress edizio sistemaren itzulpenarekin gabiltza. 
> Ezagutzen ez duzuenontzat, blogak kudeatzeko sistema bat da, oso 
> ezaguna eta asko erabiltzen dena. Datozen asteotan 2.3 bertsioa 
> kaleratu behar da, aurrekoaren aldean berrikuntza (eta itzuli 
> beharreko kate) dezente dauzkana, eta jo eta ke gabiltza bertsio berri 
> kaleratzen denerako euskarazko bertsioa eskuragarri egon dadin. Kateen 
> %100 euskaratuta dauzkagu jadanik, baina zalantza batzuk baditugu. 
> Zuekin konpartitu nahi izan ditugu, ea denon artean zerbait argitu 
> ahal dugun. Hementxe dituzue: 
>
>
>> 1.- Hau bere garaian atera zen Firfoxen itzulpenean, eta ez 
>> dakit irizpiderik finkatu zen horretarako: 'Write a Post' 
>> modukoak, 'Bidalketa idatzi' baino, 'Idatzi bidalketa [bat]' askoz 
>> hobeto ematen dit begietara... eta berdin "Editatu iruzkina" "Ezabatu 
>> lotura"... iruditzen zait argiago geratzen dela ekintza hasieran 
>> jarrita...
>> Eztabaida handia dugu honen inguruan: batzuek diote 'Editatu 
>> iruzkina' 'Gorde artxiboa' 'Idatzi iruzkin bat' eta enparauak 
>> erdararen kaloko hutsak direla eta ez direla onargarriak. beste 
>> batzuek, aldiz, ekintza hasieran jartzeak garbiago uzten duela menu, 
>> botoi edo dena delakoaren helburua zein den. Irizpide orokorrik 
>> horren inguruan?
>>
>
>> 2.- Administratzailearen menu nagusiko aukeretako bat 'Presentation' 
>> da ingelesez, eta 'Presentación' gazteleraz. Euskaraz,  'Aurkezpena' 
>> agertzen da,  baina zalantza dago horren ordez ez genukeen "Itxura" 
>> jarri behar.
>> Kontua da 'Presentation' aukera horren azpian, badagoela beste 
>> azpi-aukera bat, ingelesez 'themes' eta gazteleraz 'temas' deitzen 
>> dena. Euskaraz 'Itxurak' agertzen da hor, eta garrantzitsua da horren 
>> eta 'Presentation'-en aurkako bereizketa mantentzea ('themes' horiek, 
>> euskaraz 'itxurak' direnak, blogaren itxura osoa aldatzeko balio 
>> duten artxibo multzoak dira).
>
>
>> 3.- Datak itzultzean, sistema ez da gauza urtea eta 'ko' atzizkiaren 
>> artean 'e' letra noiz jarri behar duen jakiteko. Beraz, datetarako 
>> formulazioa honela utzi dugu: URTEA(e)ko HILAren EGUNAa (hau da: 
>> 2007(e)ko irailaren 29a). Kontua da '(e)' hori oso zatar geratzen 
>> dela, eta zenbait proposamen egin dira hori ekiditeko: '(e)' hori 
>> zuzenean ezabatzea (baina horrek suposatuko luke '2010ko iraila' edo 
>> '2005ko abendua' agertzea; zenbakiak soilik agertzea (2007/09/10), 
>> baina ez da oso gustagarria... Honen ingurua iritzirik? Aurrekaririk?
>
>
>> 4. Lotura ala esteka?
>> Ezberdintasunik al dago 'link'-en ordain bi horien artean? Hobetsi 
>> daiteke bat bestearen gainetik?
>
>> 5. Thumbnail
>> Blogean erabili nahi den irudi bat igotzen den bakoitzean, 
>> WordPressek haren kopia bat sortzen du,tamaina txikiagokoa, eta hari 
>> 'thumbnail' deitzen zaio ingelesez. Euskaraz 'iruditxo' edo 
>> 'irudi-txiki' erabili izan dira hor, baina zalantza dago ez ote diren 
>> orokorregiak izango. 'Miniatura' erabil liteke horretarako? 
>> 'Iruditxo' zer iruditzen zaizue?
>
>> 6. Powered by
>> Wordpressekin egindako blogetan mezu bat agertzen da amaieran, 
>> "Powered by WordPress"... nola eman hori euskaraz? Wordpressekin egina?
>
> Tira, momentuz uste dut nahiko eztabaida sor daitekeela honekin. 
> Eskerrik asko aldez aurretik erantzuten duzuen guztioi, eta badakizue, 
> gogoa izanez gero, zuen laguntza bihotzez eskertuko dugula librezale 
> zerrendan (http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale). 
> Bestela ere, Wordpressen euskaraketari bueltatxo bat eman nahi izanez 
> gero, hemen aurki dezakezue: http://librezale.org:8080/projects/wordpress/
>
> Laster arte!
>
> Joxe
>
> -------------------------------
>
> Joxe Rojas
>
> joxerg a bildua euskalnet.net <mailto:joxerg a bildua euskalnet.net>
>
> --------------------------------
>
>
> ------------------------------------------------------------------------
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>   
Kaixo Joxe! Atrebentziaz eta duela gutxi zerrendakide egin eta gero, zer 
edo zer esango dizut zure mezuko lehen puntuari buruz...
Nire ustez horiek ez dira gaztelaniaren kalkoak... Jeneralean, ez 
esatearren beti, horrela jokatzen dugu. 'Atea itxi' esango genuke? edo 
Itxi atea, (mesedez)... ahoz darabilgu "itxizu atie", "ekarrizu ogixe", 
"esaiozu amai etorteko" eta horrela hainbat eta hainbat adibide...

Nik halakoetan beti jartzen dut aditza aurretik eta zure proposamen 
horrekin bat nator guztiz.
Horrela behar du, zalantzarik barik.

'Atea itxi' esaldian hauxe ulertzen dut: atea ixtea. (atea ixtearen ekintza)
'Itxi atea' esaldian hauxe ulertzen dut: atea ixteko agindua edo dena 
delakoa dago.

Eta bukatzeko, horiek guztiak frogatzeko, zer edo zer azaldu behar 
duzunean eta ekintza kate bat egiteko bidea jorratzen duzunean....

adibidez, Sakatu tresnak-aukerak-fitxak.....

Sarri arte...



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago