[Librezale] [Fwd: softwarea euskaratzen]
Alfredo Beaumont
alfredo.beaumont a bildua gmail.com
Al, Ira 17, 20:46:07, CEST 2007
Og, 2007eko Iraren 13a(e)an, Mikel Olasagasti(e)k idatzi zuen:
> Egunon!
>
> > Mikel Olasagasti(e)k dio:
> >> Bu!
> >>
> >>> Piarres Beobide(e)k dio:
> >>>> Niri Azureus bururatzen zait, bitorrent bezero bat (1800 kate)
> >>>
> >>> Azureus, nire aplikazio guztiak euskaraz edukitzeko falta zaidan
> >>> bakarrenetakoa da :-D .
> >>>
> >>> Beste ideia bat ere badaukat. Nik ez ditut ordenagailuko jokoak
> >>> erabiltzen, baina uste dut badagoela horretan interesa, eta ikasleak
> >>> badira itzulpena egingo dutenak, ba joko bat itzultzea oso
> >>> erakargarria
> >>> izan daiteke beraientzat.
> >>
> >> Ideia oso ona.
> >>
> >> Nire proposamenak:
> >>
> >> - xmoto http://xmoto.tuxfamily.org/
> >>
> >> - wormux http://www.wormux.org/wiki/en/index.php
> >>
> >> - wesnoth (*oso* zaila) http://www.wesnoth.org/
> >
> > Ikusi dudanez, Wesnoth-en kasuan jadanik norbaitek hartu du itzulpena
> > bere gain, eta laguntza eskatzen du:
> > http://www.wesnoth.org/wiki/BasqueTranslation
> >
> > Abiapuntu ona izan daiteke.
>
> Alfredo jauna da arduraduna eta uste det postan harpidetua dagoela baina
> oporretan dabil...
>
> Itzulpena egiten orain 2¿? urte ibili ginen alfredo bera, genars eta ni
> eta egia esan *oso* zaila zen adibidez unitateei izena itzultzea (paladin,
> estandarte, caballero herrante, etc). Tolosalde hortan rol zalerik bada
> gustora hartuko du... :P
>
> Eta beno, Alfredo oporretatik itzultzean galdetuko diot ea koordinatzerik
> edo duen adibidez
Itzuli naiz :-). Nire ustetan joku bat euskaratzekotan wesnoth aukera
ezinhobea da, joku dibertigarria izateaz gain, orohar oso landua dago:
istorioa, grafikoak, soinuak, amaiera 'profesionala' dauka.
Mikelek dioen moduan, ni izan nintzen, genars eta Mikelekin batera itzulpena
hasi nuena. Azaldu duen moduan, unitate ezberdinentzako izen egokia hautatzea
nahiko zeregin zaila da. Horretaz gain, istorioak nahiko landuta daude, eta
arraza eta pertsonai ezberdinak hizkera ezberdina erabiltzen dute. Hau dela
eta, itzulpena nahiko zaila eta luzea da, horregatik utzi nuen bertan behera.
Hala ere, edonor interesaturik balego, koordinazio lanak egiteko ez nuke
inolako arazorik.
Aio
--
Alfredo Beaumont Sainz
http://www.alfredobeaumont.org/blog.cgi
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago