[Librezale] [Fwd: softwarea euskaratzen]
Mikel Olasagasti
hey_neken a bildua mundurat.net
Ost, Ira 12, 21:11:53, CEST 2007
Kaixo!
> > > Date: Tue, 11 Sep 2007 13:34:19 +0200
> > > From: Iņigo Balerdi <ibusg7 a bildua gmail.com>
> > > Subject: softwarea euskaratzen
> > > To: web.arduraduna a bildua librezale.org
> > >
> > > kaixo,
> > >
> > > pasa den ikasturtean, TOLOSALDEA Goimailako Lanbide Heziketako,
> > > Informatika zikloko ikasleek ingelera teknikoko ikasgaiean VLC
> > > softwarea euskaratzen aritu ziren librezaleko pootle zerbitzariaren
> > > bidez, klase orduetan ingelerako irakaslearen laguntzarekin.
> > >
> > > Oso esperientzia interesgarria izan zen. Iraila heldu da eta beste
> > > ikasturte bat hastera doa. Ingelerako irakaslearekin hitz egin dut eta
> > > esperientzia errepikatzeko asmoa dugu aurtengo ikasleekin.
> > >
> > > Ikusirik VLC jadanik gehienbat itzulita dagoela, galdetu nahi dizuegu
> > > ea itzultzeke dauden zerrendatik baten batek lehentasun altuagoa duen
> > > edota beste softwareren bat jarri behar duzuen gu itzultzen hasteko.
> > >
> > > Esan nahi dizuet baita ere Donostiako Zubiri-Manteo Institutuarekin
> > > gure esperientzia komentatu dugula eta agian beraiek ere itzultzen
> > > hasteko asmoarekin ikusi ditugula. nahiz oraingoz ziurtasun osoa ez
> > > izan itzultzen hasiko diren ala ez.
> > >
> > > Aio
> > >
> >
> > Zer pentsatzen ??
>
> Ba beste proiektu potoloren bat aurrera eramateko aprobetxa daiteke
> okasioa. Orain, zein? Akaso ikasleek beraiek proposatutako zerbait
> (Software librea beti ere)?
> Bihartik aurrera eztabaidatuko dugu nahi baduzue (gaurkoz berandu
> horretan hasteko).
>
> > Eta bide batez bidali al zen vlc-ren euskaraketa ? Eta
> squirrelmail ?
>
> Squirrelmail ideiarik ere ez baina VLC ezezkoan nago. Bere gune
> ofizialean Julen Ugalde delako bat arduradun bezela azaltzen bada
> ere[1], Mikelek esandakoaren arabera informazio hori Rossettatik
> eskuratua da, beraz baliogabea. Mikel berak hartu zuen proiektuaren
> ardura, baina uste dut itzulpena bera %100ean egotetik argitaratzera
> tarte bat badagoela, itzulpen potolo xamarra izateaz gain terminologia
> aldetik konplikatua delako. Beraz, oraindik zertan lan egin badago.
>
Bai, ardura nirea da printzipioz eta info7 irratiarekin kolaborazio
moduko bat izan da. Kontua da batzuk jakingo duzuen moduan lan aldaketa
medio liatu xamar nabilela eta konexio gabe beraz ez dut denborarik
itzulketa frogatu eta garatzaileei bidaltzeko (prozesu artesanal modukoa
da :P). Konexioa aste hontan behakro nuke, beraz datorren asterako
saiatuko naiz igotzen...
--
Mikel Olasagasti <hey_neken a bildua mundurat.net>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago