[Librezale] Compiz-fusion euskaratzen

Ander Elortondo ander a bildua debagoiena.net
Al, Ira 17, 13:34:44, CEST 2007


Aupa!

  Informatikan, bizitzako beste alorretan bezala, jakiekin adibidez, 
lehen inpresioa begiekin jasotzen dugun informazioan oinarritzen da. 
Boga-bogan jarri dira (askorentzat hardware berria erostera bultzatzen 
duten eta ezer egiten ez duten zerak izan arren) microsoftek bere 
publizitatean wow izenaz laburtu duen leiho kudeatzaileak. Aldizkariek 
lehen postuan linux bertsiokoa jarri dute: Compiz-fusion

webgunea <http://www.compiz-fusion.org/>, wikia 
<http://wiki.compiz-fusion.org/>, yuotuben ehundaka bideo gaitasunak 
erakutsiz 
<http://youtube.com/results?search_query=compiz-fusion&search=Search>
 
Nire iritsiz linux erakargarriagoa bihur dezakeen tresna izan daiteke 
eta horregatik animatu naiz itzulpena egitera. Alta eman beraien 
internalizazio gunean, pot fitxategiak jaitsi, kbabel instalatu, eta 
librezaleko gida (Eskerrik asko Julen) jarraituz hasi naiz lanean. (ez 
da lan megalitikoa, 2000 kate inguru izango dira ccsm eta pluginak.  
Emeral theme honekin bukatzean...)

 Nire asmoa aurreko terminologia ahalik eta gehien errespetatuz egitea 
da, horregatik Gnomeko eta XFCEko hainbat po fitxategi jaitsi ditut.
 Gaztelania eta katalan itzulpenak erabilgarri ditut po lagungarri gisa.

 Hala ere, ez dut lortzen (librezaleko pootle agertzen den eran)  
termino (hitz) bat ingeleraz dagoena aurreko edozein po fitxategitan, 
euskarazko proposamena ikustea. Ziur Kbabel hori egiteko gai dena, baina 
badirudi ni hasiberri traketsa naizela (gaueko ordu horietan neuronak ez 
daude bere unerik onenean).

    Datubasea kargatzen dut. (azpi karpetak barne) baina gero 
bilaketan...  nik behintzat hitz konkretuen itzulpen aholkurik ez dut 
lortzen. Ez dut aurrera egin nahi, sarri diodan bezala gurpila asmatzen 
ibiltzea denbora galtzea baita eta aurretik itzulita dagoen 
terminologiaz bat egin nahi dudalako.

 Kbabel progamak gaitasun hori badu ezta? bestela pootlerekin egitea hobe?

 Bestalde interesgarria izan daiteke librezaleko pootlen jartzea (lanik 
handiena egin eta gero proposatzeko asmoa nuen, baina...,) eta bertatik 
itzultzea. (ni prest arduratzeko eta gobby bitartez beraiekin loturak 
egiteko, edo beste batek ardura nahi badu arazorik ez!!)

Librezaleko pootlek aurreko terminologiaz lagunduko luke? (Gnome, xfce...)

 Animoa,  linux ezagutza baino handiagoa duen hasiberria.

Ander.

PD: Ubuntu 7.10k oinarrian ekarriko du eta erabilgarri dago, Arch linux, 
Debian*, Fedora, Gentoo, openSusen eta ubuntu 7.04rako.



 


-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20070917/41991b49/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago