<!DOCTYPE html PUBLIC "-//W3C//DTD HTML 4.01 Transitional//EN">
<html>
<head>
</head>
<body bgcolor="#ffffff" text="#000000">
Aupa!<br>
<br>
  Informatikan, bizitzako beste alorretan bezala, jakiekin adibidez,
lehen inpresioa begiekin jasotzen dugun informazioan oinarritzen da.
Boga-bogan jarri dira (askorentzat hardware berria erostera bultzatzen
duten eta ezer egiten ez duten zerak izan arren) microsoftek bere
publizitatean wow izenaz laburtu duen leiho kudeatzaileak. Aldizkariek
lehen postuan linux bertsiokoa jarri dute: Compiz-fusion<br>
<br>
<a href="http://www.compiz-fusion.org/">webgunea</a>, <a
 href="http://wiki.compiz-fusion.org/">wikia</a>, <a
 href="http://youtube.com/results?search_query=compiz-fusion&search=Search">yuotuben
ehundaka bideo gaitasunak erakutsiz</a><br>
 <br>
Nire iritsiz linux erakargarriagoa bihur dezakeen tresna izan daiteke
eta horregatik animatu naiz itzulpena egitera. Alta eman beraien
internalizazio gunean, pot fitxategiak jaitsi, kbabel instalatu, eta
librezaleko gida (Eskerrik asko Julen) jarraituz hasi naiz lanean. (ez
da lan megalitikoa, 2000 kate inguru izango dira ccsm eta pluginak. 
Emeral theme honekin bukatzean...)<br>
<br>
 Nire asmoa aurreko terminologia ahalik eta gehien errespetatuz egitea
da, horregatik Gnomeko eta XFCEko hainbat po fitxategi jaitsi ditut. <br>
 Gaztelania eta katalan itzulpenak erabilgarri ditut po lagungarri
gisa. <br>
<br>
 Hala ere, ez dut lortzen (librezaleko pootle agertzen den eran) 
termino (hitz) bat ingeleraz dagoena aurreko edozein po fitxategitan,
euskarazko proposamena ikustea. Ziur Kbabel hori egiteko gai dena,
baina badirudi ni hasiberri traketsa naizela (gaueko ordu horietan
neuronak ez daude bere unerik onenean).<br>
<br>
    Datubasea kargatzen dut. (azpi karpetak barne) baina gero
bilaketan...  nik behintzat hitz konkretuen itzulpen aholkurik ez dut
lortzen. Ez dut aurrera egin nahi, sarri diodan bezala gurpila asmatzen
ibiltzea denbora galtzea baita eta aurretik itzulita dagoen
terminologiaz bat egin nahi dudalako.<br>
<br>
 Kbabel progamak gaitasun hori badu ezta? bestela pootlerekin egitea
hobe?<br>
<br>
 Bestalde interesgarria izan daiteke librezaleko pootlen jartzea (lanik
handiena egin eta gero proposatzeko asmoa nuen, baina...,) eta bertatik
itzultzea. (ni prest arduratzeko eta gobby bitartez beraiekin loturak
egiteko, edo beste batek ardura nahi badu arazorik ez!!) <br>
<br>
Librezaleko pootlek aurreko terminologiaz lagunduko luke? (Gnome,
xfce...)<br>
<br>
 Animoa,  linux ezagutza baino handiagoa duen hasiberria.<br>
<br>
Ander.<br>
<br>
PD: Ubuntu 7.10k oinarrian ekarriko du eta erabilgarri dago, Arch
linux, Debian*, Fedora, Gentoo, openSusen eta ubuntu 7.04rako.<br>
<br>
<br>
<br>
  <br>
<br>
<br>
</body>
</html>