[Librezale] Hackmeetinga dator!

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Lar, Ira 15, 12:44:18, CEST 2007


Gehienok jakingo duzuenez, aurten Gernikan Hackmeetinga ospatuko da:
http://www.sindominio.net/hackmeeting/index.php/2007/Portada/eu

Urtero bezala jendeak parte hartzeko deialdia egin da, ez entzule bezala 
bakarrik, baizik eta hizlari bezala ere bai:
http://www.sindominio.net/hackmeeting/index.php/2007/Traducciones/eu

Igaz Katalunian ospatu zen eta Softcatalà taldeak hitzaldi bat zuzendu zuen:
http://www.sindominio.net/hackmeeting/index.php/2006/nodos/Programari_lliure_i_lleng%C3%BCes_minoritzades
Katalanez zenez ez nintzen asko enteratu baina software librea 
euskaratzen gabiltzanon artean antzeko bileratxo bat egitea ondo egongo 
litzatekeela uste dut. Gainera, Hackmeetingera gerturatutako jendearen 
artean laguntzeko prest egon daitekeen jende oso aktiboa aurkitu dezakegu...

Beraz, Librezaleko bat/batzuk hitzald/tailer/zerbait prestatzeko 
animatzen da/dira? Software euskaraketari buruzko hitzaldi orokor bat 
eman genezake, edo Mozilla bezalako proiektu bat aurrera nola eramaten 
dugun azaldu, edo POak itzultzeko programa bati buruz...

Egia esan aurten oraindik oso ekitaldi (nodo) gutxi proposatu dira eta 
bakarra euskaraz. Gogoratzen dut Iruñean egin zen Hackmeetingean 
EuskalGNUkoek hitzaldi bat eman zutela eta gero oso asanblada jendetsua 
eta interesgarria egin genuela. ¿Hemen gaudenon artean gai ahal gara 
datorren urriaren 12tik 14ra ospatuko den Hackmeetingerako zerbait 
prestatzeko?

Hauek dira formalki aurkeztu diren nodoak (batzuk ez dute oraindik 
txantiloia bete eta wikian sartu):
http://www.sindominio.net/hackmeeting/index.php/2007/Nodos

Bestalde, Gernikako ASTRA fabrika jardunaldietarako prestatu beharra 
dago. Gernikan hacklabik ez dagoenez (edo software librearen aldeko 
bestelako friki talderik :-), bizkaiko eta inguruetako pertsona batzuk 
lanegun bat antolatu dugu datorren larunbatean. Ideia, goizeko 10:00etan 
Astrara joatea da eta dutxa batzuk jartzen saiatu, 2. pisuan 
elektrizitatea nola jarri daitekeen aztertzen hasi, eta abar. Lan 
horietan ere inor laguntzeko prest balego, primeran :-D

Goraintziak guztioi,

Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago