[Librezale] WordPress 2.3 - ohar gutxi batzuk
3ARRANO
3arrano a bildua 3arrano.com
Ast, Ira 13, 00:37:01, CEST 2007
Datarena horrela jartzearekin nahikoa da:
date('Y(\e)k\o F\r\e\n j\a');
hau da, arazoak ematen dituzten hizkien aurretik \ jarriz, eta '
erabiliz "ren ordez. Hori irakurri dut behintzat.
Thumbnail, ez al da "Aurrebista"? Agian nahastuta nabil, baina uste dut
noizbait ikusi izan dudala horrela... Badakit "aurrebista" "preview"ren
itzulpena dela, baina kasu batzuetan behintzat baliokideak direlakoan
nago...
Euskaltermen "koadro txikia" dator.
Blogroll dagoen bezala utziko nuke, Front Page "Azala" eta Powered by
"Wordpressekin egina" nire ustez ere.
Julen(e)k dio:
> Esan bezala beste hari bat hasiko dut honekin.
>
> Lehenik, Data eta orduari dagokionez, hauexek dira egindako aldaketak:
> + F j, Y -> Y F j
> September 24, 2004 -> 2004 Iraila 24
> + Y-m-d g:i:s a -> Y-m-d G:i:s
> 2005-08-01 08:03:23 pm -> 2005-08-01 20:03:23
> + F j, Y g:i a -> Y F j G:i
> September 24, 2004 08:03:23 pm -> 2004 Iraila 24 20:03:23
> + Y-m-d g:i a -> Y-m-d G:i
> 2005-08-01 08:03 pm -> 2005-08-01 20:03
>
> Daten formatua php-ko date() funtzioan ezarritakoak zehazten du.
>
> Bigarrenik eta azkenik, airean utzi ditudan hitzak (zuek ere gehiago
> izan ditzakezue, begiratu badaezpada ere)
>
> + Front Page
> + Blogroll
> + Thumbnail -> koadro txikia ?
> + Powered by -> indartua? hornitua? kudeatua?
>
> Lehenengo hitzak, "Front Page", liburu batean azala izango zena
> adieraziko luke. Hau da, blogera sartzean zein izango den hasierako
> orrialdea.
> "Blogroll" hitza bere horretan ezagutuko duzue ziurrenik. Beste
> blogetara egindako loture bilduma bat dugunean, bilduma horrek
> blogroll izena hartzen du. Kontua da aurretik laster-marka bezala
> itzulita zegoela eta ez dakit guztiz egokia den hitz hori, beste bat
> behar den edo ingelesez utzi beharko genukeen.
> "Thumbnail" ere gehienok dakigu zer den, jatorrizko irudi bat baldin
> badugu, irudi bera baina tamainaz aldatuta, orrialdeen karga arintzeko
> oso erabilgarria. Hitz hau Euskaltermen "koadro txikia" bezala
> agertzen da, baina hori irakurrita... ez dakit kontzeptua ongi
> helarazten den.
> Azkenik "Powered by", zerrenda honetan bertan aurretik eztabaidatu
> zena. Uneko itzulpenean "Powered by WordPress"-en itzulpena
> "WordPressek kudeatua" da. Agian horrelaxe uztea ez legoke gaizki
> baina kontuan izanda leku askotan agertzen dela hitz pare hori eta
> guztietan ezingo litzatekeela "%s-ek kudeatua" erabili, zerbait
> orokorragoa bila genezake.
>
> Aurreko mezuan aipatu bezala eztabaida ItzuL zerrendara bideratuko
> nuke, erantzun egoki eta zabalagoa lortuko dugulakoan, ondo iruditzen?
> Boluntariorik mezua idazteko (nor garen azalduz etab..)?
>
>
> Ondo segi,
>
> Julen.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago