[Librezale] Hackmeetinga dator!
Julen
julenx a bildua gmail.com
Al, Ira 17, 19:00:59, CEST 2007
On 9/15/07, Txopi <txopi a bildua sindominio.net> wrote:
> Gehienok jakingo duzuenez, aurten Gernikan Hackmeetinga ospatuko da:
> http://www.sindominio.net/hackmeeting/index.php/2007/Portada/eu
>
> Urtero bezala jendeak parte hartzeko deialdia egin da, ez entzule bezala
> bakarrik, baizik eta hizlari bezala ere bai:
> http://www.sindominio.net/hackmeeting/index.php/2007/Traducciones/eu
>
> Igaz Katalunian ospatu zen eta Softcatalà taldeak hitzaldi bat zuzendu zuen:
> http://www.sindominio.net/hackmeeting/index.php/2006/nodos/Programari_lliure_i_lleng%C3%BCes_minoritzades
> Katalanez zenez ez nintzen asko enteratu baina software librea
> euskaratzen gabiltzanon artean antzeko bileratxo bat egitea ondo egongo
> litzatekeela uste dut. Gainera, Hackmeetingera gerturatutako jendearen
> artean laguntzeko prest egon daitekeen jende oso aktiboa aurkitu dezakegu...
>
> Beraz, Librezaleko bat/batzuk hitzald/tailer/zerbait prestatzeko
> animatzen da/dira? Software euskaraketari buruzko hitzaldi orokor bat
> eman genezake, edo Mozilla bezalako proiektu bat aurrera nola eramaten
> dugun azaldu, edo POak itzultzeko programa bati buruz...
Zer prestatu jakin aurretik ea ezer egiteko prest gauden jakin beharko
dugu. Beste inor animatuz gero nire laguntza izango luke. Ez dut
baiezko borobila ematen baina baiezkotik gertuago egongo nintzateke
ezezkotik baino.
> Egia esan aurten oraindik oso ekitaldi (nodo) gutxi proposatu dira eta
> bakarra euskaraz. Gogoratzen dut Iruñean egin zen Hackmeetingean
> EuskalGNUkoek hitzaldi bat eman zutela eta gero oso asanblada jendetsua
> eta interesgarria egin genuela. ¿Hemen gaudenon artean gai ahal gara
> datorren urriaren 12tik 14ra ospatuko den Hackmeetingerako zerbait
> prestatzeko?
Zerri buruz eman zuten hitzaldia? Nonbait ikus daiteke bertako
materiala, aktaren bat...?
> Hauek dira formalki aurkeztu diren nodoak (batzuk ez dute oraindik
> txantiloia bete eta wikian sartu):
> http://www.sindominio.net/hackmeeting/index.php/2007/Nodos
>
> Bestalde, Gernikako ASTRA fabrika jardunaldietarako prestatu beharra
> dago. Gernikan hacklabik ez dagoenez (edo software librearen aldeko
> bestelako friki talderik :-), bizkaiko eta inguruetako pertsona batzuk
> lanegun bat antolatu dugu datorren larunbatean. Ideia, goizeko 10:00etan
> Astrara joatea da eta dutxa batzuk jartzen saiatu, 2. pisuan
> elektrizitatea nola jarri daitekeen aztertzen hasi, eta abar. Lan
> horietan ere inor laguntzeko prest balego, primeran :-D
Pena baina pixka bat urruti geratzen zait.
> Goraintziak guztioi,
>
> Txopi.
Ondo segi,
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago