[Librezale] WordPress 2.3 - ohar gutxi batzuk
Joxe Rojas
joxerg a bildua euskalnet.net
Ast, Ira 13, 02:13:50, CEST 2007
Ea ba:
>
>> 1.- Orain arteko itzulpenetan, ingelesezko 'Post' hitza 'Bidalketa'
>> gisa agertzen da,...
>
Beno, uste dut 'galdu' egin dudala... Arkaitzek proposatzen duen
'mezu' ere ez zaizue egokiago
iruditzen? Niri, benetan, 'Bidalketa bat idatzi' mingarria egiten
zait. Ez hartu oso kontuan hurrengo
hau, logureak hilda nago eta, baina, gauza bada 'Post' horrek duen
bidaltze zentzuarekin lotzea,
'Bidalkin' edo horrelako zerbait bilatuko nuke... [zurrunkada]...
Baina tira, nire mania dela ematen
duenez, aurrera ba bidalketarekin
>
>> 2.- Iruzkinak ala erantzunak?
>>
'iruzkin' orokorragoa da, eta 'comment' horren itzulpen zuzena da
gainera. Ados.
>
>> 3.-[...]: 'Write a Post' modukoak,
>> 'Bidalketa idatzi' baino, 'Idatzi bidalketa [bat]' askoz hobeto
>> ematen
>> dit begietara... eta berdin "Editatu iruzkina" "Ezabatu lotura"...
>> iruditzen zait argiago geratzen dela ekintza hasieran jarrita...
Arkaitz, badakit gramatikaren ikuspuntutuik ez dela egokiena, baina
uste dut testuinguru honetan
askoz komunikatiboagoa dela aditza aurrean jartzea, ekintza izatea
jasotzen duzun lehenengo
informazioa.
'Bat' dela eta ez dela, uste dut testuinguru horretan ez dagoela
txarto, bidalketa, mezua edo dena delakoa
berria (indeterminatua) delako. ("Goizean neska bat etorri da"
esaldian bezala).
Dena den... ...hori aldatzea erabakitzen badugu, lan itzela izango d
berriro horrelako kate guztiak
'aldrebestea'. BI aukera ikusten ditut: Txopiri moskorraldi atomikoa
subentzionatu gero beste aje
hiperproduktio bat izan dezan... edo hau 'irizpide moduan finkatu' eta
etorkizunean pixkanaka moldatzen
joan (ejem).
>
>> 4.- [...] Nik
>> 'Ikuskera' horren ordez 'Banakako edizioa' jarriko nuke, eta bestean
>> berriz 'Multzokako edizioa'
Oeee oeeeeee...
>
>> 5.- wp-admin menu nagusiko 'Aurkezpena' baino, hobe hor ere Itxura
>> jartzea, ezta?
>>
> Aurkezpen atalean, pluginik gabeko Wordpress batetan itxurak (themeak)
> kudeatzeko aukerak bakarrik daude. Baina atal horretan etorkizunean
> (edo
> plugin bat edo beste instalatuz gero) itxurak ez diren beste aukera
> batzuk kudeatu ahal izango direlakoan nago.
>
> Wordpress-eko garatzaileek puntu horretan erabili duten ingelesezko
> hitza "Presentation" da eta nik hori "Aurkezpena" itzuliko nuke
> euskarara. Hurrengo bertsioan "Themes" jartzen badute, ni "Itxurak"
> euskaratzeko prest bago, baina bitartean ez. "Presentation" jarri
> badute, zerbaitegatik izango dela uste dut eta beraien erabakia
> errespetatzearen alde nago.
Ulertzen dut nahasgarri suerta daitekeela, 'theme'ren ordez 'itxura'
erabilita,
'presentation'-en ordez ere hitz bera erabiltzea... Baina uste dut
Presentation
horren esanahia hurbilago dagoela 'Itxura'tik 'Aurkezpen'etik baino.
Ikusi bestela: http://www1.euskadi.net/hizt_el/gazt.asp?Sarrera=presentacion%20%202
>>
>> -Datak: (e) horren kontua...
Badirudi data luze eta (e)dunak jarraitzaile gehiago dituela...
aurrera ba.
> 6. Lotura ala esteka?
> Ni "link" edo "hyperlink" hitzak esteka hitzarekin euskatzearen alde
> nago. Begira gure foroko estabaida zahar hau:
> http://www.librezale.org/foroa/viewtopic.php?pid=3448
>
> "link" hitza http, ftp edo antzeko URLbatentzako erabiltzen ez bada
> (adibidez iruzkin bat bere artikulura lotuta dagoela esateko edo),
> orduan lotura hitza egokia dela uste dut. Baina klik egin daitekeen
> hyperlink bat bada, esteka zehatzagoa (ata antza zuzenagoa) dela uste
> dut. Hazeran kostatu zitzaidan ohitzea, baina orain nahi gabe
> ateratzen
> zait!
Ene, ez dakit zer esan ba. Nik biak erabiltzen ditut bereizi gabe.
>
>
Enfin, lotara noa. Bihar ekarpen gehiagorik ez badago, ItzuLera agindu
eta
ea zer esaten diguten....
Ondo lo egin!
Joxe
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20070913/3552e5c6/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago