[Librezale] WordPress 2.3 - ohar gutxi batzuk

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Ast, Ira 13, 01:05:33, CEST 2007


Joxe Rojas(e)k dio:
> Nik zalantza pare bat gaineratu nahi dut, ea zer deritzozuen (oso  
> maniatikoa ere banaiz, eta badakit, e? Zeozertan pasatzen ari naizela  
> uste baduzue, lasai esan...):
>   

Zureak bezalako zalantzak denoi sortzen zaizkigula uste dut baina gogo 
faltagatik edo ez ditugu banan-banan eztabaidatzeko egin beharrekoa 
egiten. Beraz, eskerrik asko zureak gurekin eztabaidatzeagatik! 
Bestalde, denok dauzkagu gure maniak... :-)

> 1.- Orain arteko itzulpenetan, ingelesezko 'Post' hitza 'Bidalketa'  
> gisa agertzen da, eta niri behintzat ez zait batere egokia iruditzen.  
> 'Sarrera'-edo ez al da egokiagoa? ('Atal honek 16 sarrera ditu' eta ez  
> 'Atal honek 16 bidalketa ditu').
>   

Nik horrela itzultzen dut:
   post <---> bidalketa
   entry <---> sarrera

Nire ustez, sarrera bat zerrenda edo taula bateko erregistroa edo 
elementua izan daiteke. Oso hitz orokorra da etaa ni "bidalketa" 
bezalako hiz zehatzagoaren alde nago. Atalak agertzen diren taula bateko 
osagaiei sarrerak deitzen zaizkie maiz. Sarrerak oso hitz orokorra da.

Bidalketa hitza bestalde "post" delakoekin edo "comment" delakoekin 
erabili ahal izango litzatekeela uste dut, bidali biak bidaltzen bait 
dira. Ez al da horrela? Beraz, bidalketa hitz ez da itzulpen perfektua 
baina ingelesezko "post" hitzagatik ulertzen dudanaren arabera, antzeko 
zerbait gertatzen zaio ingelesezko hitz horri ere. Beraz, nik, 
"bidalketa" hitzaren alde egiten dut.

> 2.- Iruzkinak ala erantzunak?
>   
Nik horrela itzultzen dut:
   comment <---> iruzkin
   answer, replay <---> erantzun

Artikulu bati egiten zaizkion gehigarri horiek, askotan erantzunak 
izango dira (bidalketak inolako galderarik egiten badu behintzat), baina 
informazio gehigarriak ere izan daitezke, kritikak, laudorioak eta abar. 
Artikulu bat idatzi ondoren azpian datozen gauza guztiak erantzunak 
badira, trackback-ak ere ez lirateke nolabaiteko erantzunak izango?

Erantzuna hitza orokorregia ikusten dut nik, eta iruzkin hitza berriz 
ingelesezko "comment" hitzaren euskaraketa oso zuzena. Nik "iruzkin" 
hitzaren alde egiten dut.

> 3.- Hau bere garaian atera zen Firfoxen itzulpenean, eta ez dakit  
> irizpiderik finkatu zen horretarako: 'Write a Post' modukoak,  
> 'Bidalketa idatzi' baino, 'Idatzi bidalketa [bat]' askoz hobeto ematen  
> dit begietara... eta berdin "Editatu iruzkina" "Ezabatu lotura"...  
> iruditzen zait argiago geratzen dela ekintza hasieran jarrita...
>   

Honetan arrazoia eman behar dizut. Nik nahi gabe aditza azkenean jartzen 
dut baina software euskaraketetan aditza aurretik jartzeak programak 
erabilgarriagoak egiten dituela uste dut. Erabiltzaileak irakurtzen hasi 
eta batera, galdera zertaz doan somatu dezake. Beraz, bai, horrela 
egitearen alde nago, baina niri pertsonalki asko kostatzen zait horrela 
egitea. Adostasun batera heltzen bagara, itzulpen honetan ni ez naizen 
beste bat errepasoa egiteko prest badago, nigatik primeran :DD

> 4.- Oraingo itzulpenean, wp-admineko 'Iruzkinak' atalean, aukera bi  
> agertzen dira: "Ikuskera" eta "Orohar editatzeko era". Ulertezinak  
> dira. Iruzkinak editatzeko modu bi dira: 'View mode' eta 'Mass edit  
> mode' edo horrelako zerbait: lehenengoak uzten du iruzkinen edizioa  
> banan-banan eta iruzkin guztiak irakurtzeko moduan egiten, eta  
> bigarrenak hainbat iruzkin batera editatzeko aukera ematen du. Nik  
> 'Ikuskera' horren ordez 'Banakako edizioa' jarriko nuke, eta bestean  
> berriz 'Multzokako edizioa'
>   

Arrazoi osoa daukazu. Proposatzen duzun itzulpena oso ondo dagoela uste 
dut: "Banakako edizioa"

> 5.- wp-admin menu nagusiko 'Aurkezpena' baino, hobe hor ere Itxura  
> jartzea, ezta?
>   
Aurkezpen atalean, pluginik gabeko Wordpress batetan itxurak (themeak) 
kudeatzeko aukerak bakarrik daude. Baina atal horretan etorkizunean (edo 
plugin bat edo beste instalatuz gero) itxurak ez diren beste aukera 
batzuk kudeatu ahal izango direlakoan nago.

Wordpress-eko garatzaileek puntu horretan erabili duten ingelesezko 
hitza "Presentation" da eta nik hori "Aurkezpena" itzuliko nuke 
euskarara. Hurrengo bertsioan "Themes" jartzen badute, ni "Itxurak" 
euskaratzeko prest bago, baina bitartean ez. "Presentation" jarri 
badute, zerbaitegatik izango dela uste dut eta beraien erabakia 
errespetatzearen alde nago.

> Bestela, komentatzen ari diren kontuen gainean:
>
> -Datak: (e) horren kontua [MANIA] nire ustez traba baino ez du  
> egiten... agian erdiko bidea hartu eta daten formatua ere zenbaki  
> hutsetan uztea aztertu beharko genuke: nik neuk nahiago dut   
> '2007/09/20' '2007(e)ko irailaren 20a' edo '2005ko ekainaren 6a' baino. 
> [/MANIA]. (Horrek ni baino ez banau kezkatzen, kitto).
>   

Ez dut uste zenbakiak bakarrik erabiltzea gure esku dagoenik, aldagaiak 
aldatzerakoan horrelako zerbait agertuko bait litzateke: 2007/Iraila/20

Beraz, itzultzaileok harrigarria gerta badaiteke ere, ezin dugu maila 
horretako erabakirik hartu :-/

Mezu hau aprobetxatuz, nik beste zalantza bat gehituko dut:

6. Lotura ala esteka?
Ni "link" edo "hyperlink" hitzak esteka hitzarekin euskatzearen alde 
nago. Begira gure foroko estabaida zahar hau:
http://www.librezale.org/foroa/viewtopic.php?pid=3448

"link" hitza http, ftp edo antzeko URLbatentzako erabiltzen ez bada 
(adibidez iruzkin bat bere artikulura lotuta dagoela esateko edo), 
orduan lotura hitza egokia dela uste dut. Baina klik egin daitekeen 
hyperlink bat bada, esteka zehatzagoa (ata antza zuzenagoa) dela uste 
dut. Hazeran kostatu zitzaidan ohitzea, baina orain nahi gabe ateratzen 
zait!

Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago