[Librezale] WordPress 2.3 - ohar gutxi batzuk

Arkaitz Zubiaga arkaitz a bildua berritxarrak.net
Ast, Ira 13, 00:41:36, CEST 2007


> Nik zalantza pare bat gaineratu nahi dut, ea zer deritzozuen (oso  
> maniatikoa ere banaiz, eta badakit, e? Zeozertan pasatzen ari naizela  
> uste baduzue, lasai esan...):
>   

Nire iritzia botako dut ba ;-P
> 1.- Orain arteko itzulpenetan, ingelesezko 'Post' hitza 'Bidalketa'  
> gisa agertzen da, eta niri behintzat ez zait batere egokia iruditzen.  
> 'Sarrera'-edo ez al da egokiagoa? ('Atal honek 16 sarrera ditu' eta ez  
> 'Atal honek 16 bidalketa ditu').
>   

Hemen agian ohitura kontua da hitz bat edo bestea nahiago izatearena, 
baina nik aproposago ikusten dut 'bidalketa' terminoa. Izan ere, 
ingelesezko 'post' hitzak posta bidaltzea adierazten du, e-posta 
mezuekin erabiltzen hasi eta ondoren blogetara eramana, suposatzen dut.

Zuzenean euskaraz pentsatu eta hitz bat asmatu beharko bagenu, 'mezu' 
bezalako zerbait erabiliko genuke agian... baina ingelesa oinarri 
dugunez, 'bidalketa' iruditzen zait zentzu horretan antzekotasun gehien 
duena. Mezu bat sartu dut edo mezu bat bidali dut?
> 2.- Iruzkinak ala erantzunak?
>   

Ingelesez 'comment' edo 'reply' erabiltzearen arazo berdina da hauxe... 
Baina nik esango nuke mezu bat erantzun egiten dela batez ere galdera 
egiten duenean, edo iritziren bat eskatzen duenean. Iruzkin terminoa, 
ordea, orokorragoa da; testu baten gainean zerbait aipatzea da, egileak 
eskatu edo ez.
> 3.- Hau bere garaian atera zen Firfoxen itzulpenean, eta ez dakit  
> irizpiderik finkatu zen horretarako: 'Write a Post' modukoak,  
> 'Bidalketa idatzi' baino, 'Idatzi bidalketa [bat]' askoz hobeto ematen  
> dit begietara... eta berdin "Editatu iruzkina" "Ezabatu lotura"...  
> iruditzen zait argiago geratzen dela ekintza hasieran jarrita...
>   

Nik ez dut Firefoxen garaitik eztabaida hau gogoratzen, baina lehenaren 
alde egiten dut. Bigarrena erdararen ondorio dela esango nuke:

'Escribir un comentario' => 'Idatzi iruzkin bat'? Oso gaizki ematen du 
belarrira. 'Iruzkina idatzi' egokiagoa iruditzen zait, 'idatzi iruzkina' 
euskaraz agindua litzateke eta.

'bat' hori gehitzearekin antzeko zerbait gertatzen da. 'bat' artikuluak 
euskaraz mugagabetasuna adierazten du, gaztelaniazko 'un' horrek ez 
bezala, eta horrek nahasten gaitu askotan.

'bat' artikulurik gabe eta aditza atzetik nire ustez...

ItzulL posta-zerrendan egiaztatu beharko, agian oker nabil-eta... baina 
horrela dela esango nuke :-/
> 4.- Oraingo itzulpenean, wp-admineko 'Iruzkinak' atalean, aukera bi  
> agertzen dira: "Ikuskera" eta "Orohar editatzeko era". Ulertezinak  
> dira. Iruzkinak editatzeko modu bi dira: 'View mode' eta 'Mass edit  
> mode' edo horrelako zerbait: lehenengoak uzten du iruzkinen edizioa  
> banan-banan eta iruzkin guztiak irakurtzeko moduan egiten, eta  
> bigarrenak hainbat iruzkin batera editatzeko aukera ematen du. Nik  
> 'Ikuskera' horren ordez 'Banakako edizioa' jarriko nuke, eta bestean  
> berriz 'Multzokako edizioa'
>   

Bi aukera hauek ez dira batere argiak egia esan. Zuk proposatuko bi kate 
horiek argiago uzten dute zer adierazten duten. Nigatik konforme.
> 5.- wp-admin menu nagusiko 'Aurkezpena' baino, hobe hor ere Itxura  
> jartzea, ezta?
>   

Ados honekin ere.
> Bestela, komentatzen ari diren kontuen gainean:
>
> -Datak: (e) horren kontua [MANIA] nire ustez traba baino ez du  
> egiten... agian erdiko bidea hartu eta daten formatua ere zenbaki  
> hutsetan uztea aztertu beharko genuke: nik neuk nahiago dut   
> '2007/09/20' '2007(e)ko irailaren 20a' edo '2005ko ekainaren 6a' baino. 
> [/MANIA]. (Horrek ni baino ez banau kezkatzen, kitto).
>   

Testu osoa nahiago dut, argiagoa da. (e) horiek batzutan ez dira nahi 
bezain polit gelditzen, baina hala da... eta bestela (e) hori kendu, 
baina 2005ko bezalakoak itsusiago gelditzen dira...

Hortxe badago beste arazotxo bat: 11 eta 31 egunek ez dute a artikulurik 
amaieran, bestela egun guztiek ez bezala, baina hori gutxienekoa dela 
esango nuke...
> -Orduaren 24 orduko formatuarekin ados
>
> -Front page: Azala
>
> -Blogroll: Blogroll
>
> -Thumbnail: Miniatura, sigilua, kromoa... uste dut hor sortu beharko  
> genukeela hitz bat horretarako. 'Iruditxoa' kutretxoa iruditzen  
> zait... (inor mintzeko asmorik gabe, e?)
>   

Miniatura izan liteke aukera... baina agian irudi-txikia nahiago.
> -Powered by... Wordpressekin egina
>
>
> Enfin, zelan ikusten duzue? ITZULera bidlai aurretik nire pajeoen  
> inguruko iritziak jaso beharko genituzke, ezta?
>   
Ea ados jartzen garen ItzuL posta zerrendara bidali ahal izateko ;)

Arkaitz



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago