[Librezale] WordPress 2.3 - ohar gutxi batzuk
Julen
julenx a bildua gmail.com
Ast, Ira 13, 00:33:07, CEST 2007
On 9/12/07, Joxe Rojas <joxerg a bildua euskalnet.net> wrote:
> Nik zalantza pare bat gaineratu nahi dut, ea zer deritzozuen (oso
> maniatikoa ere banaiz, eta badakit, e? Zeozertan pasatzen ari naizela
> uste baduzue, lasai esan...):
Garaiz gaude behintzat :)
> 1.- Orain arteko itzulpenetan, ingelesezko 'Post' hitza 'Bidalketa'
> gisa agertzen da, eta niri behintzat ez zait batere egokia iruditzen.
> 'Sarrera'-edo ez al da egokiagoa? ('Atal honek 16 sarrera ditu' eta ez
> 'Atal honek 16 bidalketa ditu').
Niri belarrira horren gaizki ez dit egiten, ohituta nagoelako izango
da. Egia da leku batzuetan 'post' erabiltzen dela eta bestetan
'entry'; bigarrenarentzat bai erabili dela 'sarrera'. Ez dakit ba
balantza zein aldetara dagoen :/
> 2.- Iruzkinak ala erantzunak?
komentarioak? xD
Ez, orain serio, hemen datu bat daukagu: euskarazko blog plataforma
gehienetan (denak esatera ez naiz ausartzen baina bai behintzat
hauetan: blogak.com, blogari.net, nireblog.com, goiena.net, eibar.org)
'erantzun' hitza erabili da.
> 3.- Hau bere garaian atera zen Firfoxen itzulpenean, eta ez dakit
> irizpiderik finkatu zen horretarako: 'Write a Post' modukoak,
> 'Bidalketa idatzi' baino, 'Idatzi bidalketa [bat]' askoz hobeto ematen
> dit begietara... eta berdin "Editatu iruzkina" "Ezabatu lotura"...
> iruditzen zait argiago geratzen dela ekintza hasieran jarrita...
Bai uste dut atera zela eta ez dakit ezer zehaztu zen (mezu zaharrak
begiratu behar honetarako).
Gainera, UEUko ikastaroan itzultzaileren batekin komentatu genuen
hauxe bera eta hark esana da ekintzetan aditza aurretik jartzea ongi
datorrela. Nik uste adibidez menu batean, ekintzak aurkitzea azkartzen
duela.
> 4.- Oraingo itzulpenean, wp-admineko 'Iruzkinak' atalean, aukera bi
> agertzen dira: "Ikuskera" eta "Orohar editatzeko era". Ulertezinak
> dira. Iruzkinak editatzeko modu bi dira: 'View mode' eta 'Mass edit
> mode' edo horrelako zerbait: lehenengoak uzten du iruzkinen edizioa
> banan-banan eta iruzkin guztiak irakurtzeko moduan egiten, eta
> bigarrenak hainbat iruzkin batera editatzeko aukera ematen du. Nik
> 'Ikuskera' horren ordez 'Banakako edizioa' jarriko nuke, eta bestean
> berriz 'Multzokako edizioa'
+1
> 5.- wp-admin menu nagusiko 'Aurkezpena' baino, hobe hor ere Itxura
> jartzea, ezta?
Koherentzia mantentzeagatik primeran neregatik.
> Bestela, komentatzen ari diren kontuen gainean:
>
> -Datak: (e) horren kontua [MANIA] nire ustez traba baino ez du
> egiten... agian erdiko bidea hartu eta daten formatua ere zenbaki
> hutsetan uztea aztertu beharko genuke: nik neuk nahiago dut
> '2007/09/20' '2007(e)ko irailaren 20a' edo '2005ko ekainaren 6a' baino.
> [/MANIA]. (Horrek ni baino ez banau kezkatzen, kitto).
Hau ere baten batek komentatu zigun UEUko ikastaroan. Azkenerako
parentesi hori nahiko txapuzero geratzen dela... bai, egia da, baina
oraingo formatuek ez dute deklinabidea kontuan hartzen (ingelesa
euskararen antzekoa balitz arlo horretan... dagoeneko sistemaren bat
existituko litzateke).
Hala eta guztiz ere, niri gehiago gustatzen zait forma luzea.
Portzierto, WPek hilabeteen izenak maiuskulaz erakusten ditu eta
euskaraz hori gaizki dago. Orain galdera: hilabetearen izena
locale-tik eskuratzen du edo PO fitxategitik (ikusi dut bazeudela
hilabeteen izenak)?
> -Orduaren 24 orduko formatuarekin ados
>
> -Front page: Azala
>
> -Blogroll: Blogroll
>
> -Thumbnail: Miniatura, sigilua, kromoa... uste dut hor sortu beharko
> genukeela hitz bat horretarako. 'Iruditxoa' kutretxoa iruditzen
> zait... (inor mintzeko asmorik gabe, e?)
Niri ez zait besterik okurritzen... komentatu den 'irudi txiki' agian
baina ez dakit.
> -Powered by... Wordpressekin egina
>
>
> Enfin, zelan ikusten duzue? ITZULera bidlai aurretik nire pajeoen
> inguruko iritziak jaso beharko genituzke, ezta?
Hortxe ba nireak...
> Joxe
Ondoloin,
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago