[Librezale] WordPress 2.3 - ohar gutxi batzuk

Joxe Rojas joxerg a bildua euskalnet.net
Ost, Ira 12, 23:51:48, CEST 2007


Nik zalantza pare bat gaineratu nahi dut, ea zer deritzozuen (oso  
maniatikoa ere banaiz, eta badakit, e? Zeozertan pasatzen ari naizela  
uste baduzue, lasai esan...):

1.- Orain arteko itzulpenetan, ingelesezko 'Post' hitza 'Bidalketa'  
gisa agertzen da, eta niri behintzat ez zait batere egokia iruditzen.  
'Sarrera'-edo ez al da egokiagoa? ('Atal honek 16 sarrera ditu' eta ez  
'Atal honek 16 bidalketa ditu').

2.- Iruzkinak ala erantzunak?

3.- Hau bere garaian atera zen Firfoxen itzulpenean, eta ez dakit  
irizpiderik finkatu zen horretarako: 'Write a Post' modukoak,  
'Bidalketa idatzi' baino, 'Idatzi bidalketa [bat]' askoz hobeto ematen  
dit begietara... eta berdin "Editatu iruzkina" "Ezabatu lotura"...  
iruditzen zait argiago geratzen dela ekintza hasieran jarrita...

4.- Oraingo itzulpenean, wp-admineko 'Iruzkinak' atalean, aukera bi  
agertzen dira: "Ikuskera" eta "Orohar editatzeko era". Ulertezinak  
dira. Iruzkinak editatzeko modu bi dira: 'View mode' eta 'Mass edit  
mode' edo horrelako zerbait: lehenengoak uzten du iruzkinen edizioa  
banan-banan eta iruzkin guztiak irakurtzeko moduan egiten, eta  
bigarrenak hainbat iruzkin batera editatzeko aukera ematen du. Nik  
'Ikuskera' horren ordez 'Banakako edizioa' jarriko nuke, eta bestean  
berriz 'Multzokako edizioa'

5.- wp-admin menu nagusiko 'Aurkezpena' baino, hobe hor ere Itxura  
jartzea, ezta?

Bestela, komentatzen ari diren kontuen gainean:

-Datak: (e) horren kontua [MANIA] nire ustez traba baino ez du  
egiten... agian erdiko bidea hartu eta daten formatua ere zenbaki  
hutsetan uztea aztertu beharko genuke: nik neuk nahiago dut   
'2007/09/20' '2007(e)ko irailaren 20a' edo '2005ko ekainaren 6a' baino. 
[/MANIA]. (Horrek ni baino ez banau kezkatzen, kitto).

-Orduaren 24 orduko formatuarekin ados

-Front page: Azala

-Blogroll: Blogroll

-Thumbnail: Miniatura, sigilua, kromoa... uste dut hor sortu beharko  
genukeela hitz bat horretarako. 'Iruditxoa' kutretxoa iruditzen  
zait... (inor mintzeko asmorik gabe, e?)

-Powered by... Wordpressekin egina


Enfin, zelan ikusten duzue? ITZULera bidlai aurretik nire pajeoen  
inguruko iritziak jaso beharko genituzke, ezta?


Joxe



El 12/09/2007, a las 22:34, Julen escribió:

> Bueno zuen iritziak bildu ondoren, uste dut hau izango zela laburpena:
>
> On 9/12/07, Julen <julenx a bildua gmail.com> wrote:
>> Esan bezala beste hari bat hasiko dut honekin.
>>
>> Lehenik, Data eta orduari dagokionez, hauexek dira egindako  
>> aldaketak:
>>  + F j, Y -> Y F j
>>    September 24, 2004 -> 2004 Iraila 24
>
> Y(e)ko Fren ja
>
>     September 24, 2004 -> 2004(e)ko Irailaren 24a
>
>>  + Y-m-d g:i:s a -> Y-m-d G:i:s
>>    2005-08-01 08:03:23 pm -> 2005-08-01 20:03:23
>
> Arazorik ez.
>
>>  + F j, Y g:i a -> Y F j G:i
>>    September 24, 2004 08:03:23 pm -> 2004 Iraila 24 20:03:23
>
> Y(e)ko Fren ja G:i
>
>     September 24, 2004 08:03 pm -> 2004(e)ko Irailaren 24a 20:03
> (lehenengo mezuko adibidea gaizki zegoen, segunduek ez zuten agertu  
> behar)
>
>>  + Y-m-d g:i a -> Y-m-d G:i
>>    2005-08-01 08:03 pm -> 2005-08-01 20:03
>
> Arazorik ez.
>
>>  + Front Page
>
> Azala
>
>>  + Blogroll
>
> Blogroll , bere horretan
>
>>  + Thumbnail -> koadro txikia ?
>
> Iruditxoa
>
>>  + Powered by -> indartua? hornitua? kudeatua?
>
> WordPressekin egina
>
>> Aurreko mezuan aipatu bezala eztabaida ItzuL zerrendara bideratuko
>> nuke, erantzun egoki eta zabalagoa lortuko dugulakoan, ondo  
>> iruditzen?
>> Boluntariorik mezua idazteko (nor garen azalduz etab..)?
>
> Orduan inolako objekziorik ez bada, honela geratuko ziren. Orain
> (Joxe) ItzuLen galdetzea litzateke ea zer deritzoten.
>
> Julen.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago