[Librezale] WordPress 2.3 - ohar gutxi batzuk
Arkaitz Zubiaga
arkaitz a bildua berritxarrak.net
Ost, Ira 12, 17:38:18, CEST 2007
> Daten formatua dela eta ez dela, teknopata.net-eko txantiloietan
> "2007ko irailak 7" formatua erabili dut, eta arazoak izan ditut "ko"
> horrekin, 'o' urteari dagokion karakterea baita. ASCII kodeen taul
> abatera iritsi nintzen WordPress Codex-etik eta azkenean honelaxe
> konpondu nuen kontua: date('Yko Fk j').
Datarena konpontzeko irtenbidea izan daiteke UNICODE erabiltzearena.
'ko' horri '(e)' gehituko nioke aurretik, urtearen arabera 'eko' jartzea
eskatzen duelako. Bestalde, hila eta egunaren formatua definitzeko bi
aukera daude: Irailak 7 edo Irailaren 7a, biak euskaltzaindiak
onartutakoak. Niri, pertsonalki, bigarrena gustatzen zait gehiago, baina
bietako edozein jar daiteke.
Orduari dagokionean, Julenek jarri duen bezala, ingelesezkoan darabilten
'am/pm' hori kendu, eta 24 ordutako formatua ematea iruditzen zait
aproposena.
Arkaitz
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago