[Librezale] WordPress 2.3 - ohar gutxi batzuk
Joxe Rojas
joxerg a bildua euskalnet.net
Ost, Ira 12, 15:45:15, CEST 2007
Une honetan larri nabil denboraz, baina denbora apurtxo bat ematen badidazue neuk pasatuko dut hau ITZULera... itzulzaile lanetan ibili naizenean izena emanda egon naiz eta badakit gutxi gorabehera nola funtzionatzen duten.
Daten formatua dela eta ez dela, teknopata.net-eko txantiloietan "2007ko irailak 7" formatua erabili dut, eta arazoak izan ditut "ko" horrekin, 'o' urteari dagokion karakterea baita. ASCII kodeen taul abatera iritsi nintzen WordPress Codex-etik eta azkenean honelaxe konpondu nuen kontua: date('Yko Fk j').
Beste kontutxo batzuk ere komentatu nahi nituen, baina berandutxoago izan beharko du...
Gero arte!
Joxe
----- Jatorrizko mezua -----
Nork: Arkaitz Zubiaga <arkaitz a bildua berritxarrak.net>
Data: 2007(e)ko Irailak 12(a), Asteazkena, 14:53
Gaia: Re: [Librezale] WordPress 2.3 - ohar gutxi batzuk
Nori: librezale a bildua librezale.org
> Aupa!
> > Lehenik, Data eta orduari dagokionez, hauexek dira egindako
> aldaketak:> + F j, Y -> Y F j
> > September 24, 2004 -> 2004 Iraila 24
> >
> 2.0 bertsioaren euskaraketa egin nuenean ere gogoratzen dut data
> formatuak hobetzen saiatu nintzela. Nola jar daiteke 'Y(e)ko
> Fren ja'
> moduko zerbait? Horrelako zerbait geldituko litzateke: 2004(e)ko
> Irailaren 24a. Hemen php-ren date() funtzioa izan daiteke
> arazoa, baina
> ba al dakizue karaktereak ihes egiteko aukerarik ba ote dagoen?
> 'ja'
> jartzerakoan 'a' hori karaktere moduan utzi dezan, eta ez
> dagokion 'am'
> edo 'pm' balioagatik ordeztu.
>
> 2.0 bertsioaren euskaraketa begiratzen ari nintzen, eta badirudi
> nik ez
> niola irtenbiderik eman...
> > Bigarrenik eta azkenik, airean utzi ditudan hitzak (zuek ere gehiago
> > izan ditzakezue, begiratu badaezpada ere)
> >
> > + Front Page
> >
> Azala?
> > + Blogroll
> >
> Bere horretan utzi agian? Bestela 'Blog bilduma' edo...
> > + Thumbnail -> koadro txikia ?
> >
> Zerbait jartzekotan irudi-txikia edo... bestela thumbnail bera
> mantendu.> + Powered by -> indartua? hornitua? kudeatua?
> >
> -(r)ekin egina? Azken finean powered horrek 'motore' gisa tresna
> hori
> erabiltzen duela esan nahi, ez du indar kontzeptu hori
> adierazten, ez?
> > Aurreko mezuan aipatu bezala eztabaida ItzuL zerrendara bideratuko
> > nuke, erantzun egoki eta zabalagoa lortuko dugulakoan, ondo
> iruditzen?> Boluntariorik mezua idazteko (nor garen azalduz etab..)?
> >
> >
> Hori ere ongi legoke, ziurtatzeko.
>
> Ongi izan!
>
> Arkaitz
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20070912/c2242526/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago