[Librezale] WordPress 2.3 - ohar gutxi batzuk

Arkaitz Zubiaga arkaitz a bildua berritxarrak.net
Ost, Ira 12, 14:52:57, CEST 2007


Aupa!
> Lehenik, Data eta orduari dagokionez, hauexek dira egindako aldaketak:
>   + F j, Y -> Y F j
>     September 24, 2004 -> 2004 Iraila 24
>   
2.0 bertsioaren euskaraketa egin nuenean ere gogoratzen dut data 
formatuak hobetzen saiatu nintzela. Nola jar daiteke 'Y(e)ko Fren ja' 
moduko zerbait? Horrelako zerbait geldituko litzateke: 2004(e)ko 
Irailaren 24a. Hemen php-ren date() funtzioa izan daiteke arazoa, baina 
ba al dakizue karaktereak ihes egiteko aukerarik ba ote dagoen? 'ja' 
jartzerakoan 'a' hori karaktere moduan utzi dezan, eta ez dagokion 'am' 
edo 'pm' balioagatik ordeztu.

2.0 bertsioaren euskaraketa begiratzen ari nintzen, eta badirudi nik ez 
niola irtenbiderik eman...
> Bigarrenik eta azkenik, airean utzi ditudan hitzak (zuek ere gehiago
> izan ditzakezue, begiratu badaezpada ere)
>
>   + Front Page
>   
Azala?
>   + Blogroll
>   
Bere horretan utzi agian? Bestela 'Blog bilduma' edo...
>   + Thumbnail -> koadro txikia ?
>   
Zerbait jartzekotan irudi-txikia edo... bestela thumbnail bera mantendu.
>   + Powered by -> indartua? hornitua? kudeatua?
>   
-(r)ekin egina? Azken finean powered horrek 'motore' gisa tresna hori 
erabiltzen duela esan nahi, ez du indar kontzeptu hori adierazten, ez?
> Aurreko mezuan aipatu bezala eztabaida ItzuL zerrendara bideratuko
> nuke, erantzun egoki eta zabalagoa lortuko dugulakoan, ondo iruditzen?
> Boluntariorik mezua idazteko (nor garen azalduz etab..)?
>
>   
Hori ere ongi legoke, ziurtatzeko.

Ongi izan!

Arkaitz



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago