[Librezale] WordPress 2.3 - ohar gutxi batzuk
Julen
julenx a bildua gmail.com
Ost, Ira 12, 14:33:33, CEST 2007
Esan bezala beste hari bat hasiko dut honekin.
Lehenik, Data eta orduari dagokionez, hauexek dira egindako aldaketak:
+ F j, Y -> Y F j
September 24, 2004 -> 2004 Iraila 24
+ Y-m-d g:i:s a -> Y-m-d G:i:s
2005-08-01 08:03:23 pm -> 2005-08-01 20:03:23
+ F j, Y g:i a -> Y F j G:i
September 24, 2004 08:03:23 pm -> 2004 Iraila 24 20:03:23
+ Y-m-d g:i a -> Y-m-d G:i
2005-08-01 08:03 pm -> 2005-08-01 20:03
Daten formatua php-ko date() funtzioan ezarritakoak zehazten du.
Bigarrenik eta azkenik, airean utzi ditudan hitzak (zuek ere gehiago
izan ditzakezue, begiratu badaezpada ere)
+ Front Page
+ Blogroll
+ Thumbnail -> koadro txikia ?
+ Powered by -> indartua? hornitua? kudeatua?
Lehenengo hitzak, "Front Page", liburu batean azala izango zena
adieraziko luke. Hau da, blogera sartzean zein izango den hasierako
orrialdea.
"Blogroll" hitza bere horretan ezagutuko duzue ziurrenik. Beste
blogetara egindako loture bilduma bat dugunean, bilduma horrek
blogroll izena hartzen du. Kontua da aurretik laster-marka bezala
itzulita zegoela eta ez dakit guztiz egokia den hitz hori, beste bat
behar den edo ingelesez utzi beharko genukeen.
"Thumbnail" ere gehienok dakigu zer den, jatorrizko irudi bat baldin
badugu, irudi bera baina tamainaz aldatuta, orrialdeen karga arintzeko
oso erabilgarria. Hitz hau Euskaltermen "koadro txikia" bezala
agertzen da, baina hori irakurrita... ez dakit kontzeptua ongi
helarazten den.
Azkenik "Powered by", zerrenda honetan bertan aurretik eztabaidatu
zena. Uneko itzulpenean "Powered by WordPress"-en itzulpena
"WordPressek kudeatua" da. Agian horrelaxe uztea ez legoke gaizki
baina kontuan izanda leku askotan agertzen dela hitz pare hori eta
guztietan ezingo litzatekeela "%s-ek kudeatua" erabili, zerbait
orokorragoa bila genezake.
Aurreko mezuan aipatu bezala eztabaida ItzuL zerrendara bideratuko
nuke, erantzun egoki eta zabalagoa lortuko dugulakoan, ondo iruditzen?
Boluntariorik mezua idazteko (nor garen azalduz etab..)?
Ondo segi,
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago