[Librezale] WordPress 2.3 - egoera

Julen julenx a bildua gmail.com
Ost, Ira 12, 14:19:03, CEST 2007


On 9/12/07, Txopi <txopi a bildua sindominio.net> wrote:
> Julen-(e)k idatzi zuen:
> > Gabon!
> >
> > Bueno, gaurkoan izerdi dexente atera dut Wordpressen itzulpenarekin
> > lanean eta %98an utzi dut. Zehatzago esanda, 16 kate zalantzan eta
> > gainerakoa itzulita.
>
> Wow!
>
> Asteburuan jo eta ke ibili nintzen eta igande gauean %50a utzi nuen
> itzulita, baina oraindik 2.000 itzulpen baino gehiago utzik zeuden (eta
> beste horrenbeste zalantzan). Egun bitan falta zen guztia egin duzu? Hori
> duk eta! Ni ere harrituta nago. Lorik egin duzu? ;-D

Bueno, ni ere harrituta nago egia esan, eguraldiaren ajeei beste aje
luzeago batzuk batuta (uff astelehen gogorra benetan xD) lortutako
emaitza da.

> > 2.3 bertsioaren egutegian[1] ikusitakoaren arabera, hurrengo
> > astelehenean kate guztiak izoztuko dituzte beraz egun horretan bertan
> > egunera liteke egungo itzulpena txantiloi definitibotik (Txopi
> > horretaz ardura zaitezke?). Horrekin astebete izango genuke azken
>
> Ados. Ni arduratuko naiz.

Earki.

> > berrikuspenak eta zuzenketatxoak egiteko. Hilaren 24ean, WordPress
> > berria kaleratzearekin batera euskarazko itzulpena kalean dugu.
> > Primeran ezta?
>
> Bai, horrela itzulpena WordPress batetan frogatzeko denbora ere izango
> dugu. Formatu arazorik edo bestelako sospresarik egon ez dadin.

Neroni ere beta bertsio baten gainean arituko naiz probatzen ondorengo egunetan.

> Bitarte horretan WPEU blogean euskaraketa ezagutarazteko albistetxo bat
> ere presta genezake...

+1

> > Itzulpena egin ahala kontutxo batzuk airean utzi ditut komentatzeko
> > baina bihar izan beharko du, gaurkoz nahikoa da ta.
>
> Kontu horiek ez dakit Librezaleko zerrenda honetan hitz egitea ondo egongo
> den (agian jendea aspertu egingo dugu) edo Joxe, Julen eta hiruron artean
> hitz egitea egokiagoa den... Zer uste duzue besteok?

Ez pentsa gauza asko denik: alde batetik data eta orduaren formatuan
egindako aldaketa batzuk apuntatu besterik ez ditut egin eta gero 4
hitzen aurrean zalantza izan dudala. Azken hau ItzuL zerrendan galde
genezake, uztailean aipatzen genuen elkarlanaren harira, edo behintzat
itzultzaile profesionalen iritzia izateko eta bide batez eurengana
zabaltzeko (honekin akordatzen naiz UZEIra txango bat zintzilik
daukadala).

Inporta ez bazaizue, beste hari bat hasiko dut ohar horiek komentatzeko.

> Portzierto, Pootle-en zalantzazko kateak 117 direla dio. Oso gutxi, baina
> 16 kate zirela esan duzunez, badaezpada zuk jakiteko.

Bueno hau pik argitu dizu ;)

> Zorionak Julen!

Eskerrik asko danoi animoengaitk.

> Agur 1,
>
> Txopi.

Gero arte,

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago