[Librezale] Wordpress 2.3ren itzulpena
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Ost, Ira 5, 16:46:54, CEST 2007
Joxe Rojas(e)k dio:
> Joer... hau nahastea...
>
> Ez nuen 2.0rako euskaraketaren berririk eta bertsio zaharrago batetik
> hasi naiz ni...
>
> Txopi, zure mezua ikusita, (eta txarto ulertu ez badut, ordu hauetan
> edozer da posible),
> lasaiago geratuko nintzateke ni oinarritzat Arkaitzen itzulpena
> hartuta, eta ez nik bidalitakoa.
> Itzulpen automatiko gutxiago zuzendu beharko ditugu behintzat, ezta?
>
POak nahazterakoan kate guztiak zalantzazkoak (fuzzy) bezala hartzen
dira, beraz errepasoa edozein kasutan egin beharko da. Zuk proposatu
duzun aukera (Arkaitzen bertsioa hartu eta azken Wordpress euskaratzea)
da hain justu ni egiten nenbilena. Joxe, zuk ez duzu aurreko euskaraketa
kontutan izan?
Nik hartu nuen POT fitxategia zein zen begiratu dut eta WordPress
2.3-alpha da, beraz, ia-ia azkena. Azken POTarekin konparatu dut eta 28
kate gutxiago bakarrik dauzka. Beraz, nire proposamena aldatzen dut:
denon hartean, ni egiten nenbilen euskaraketa jarraitzea. Pottle-era igo
dut:
http://www.librezale.org:8080/eu/wordpress/
Ikusten duzuenez, 9.698 kate ditu guztira eta horietatik 3.105 kate
euskaratzea falta da. Honek agian ez du logikoa ematen (nire 2.3ak -
Arkaitzen 2.0ak = 3105 baino nahiko gutxiago bait da), baina bertsiotik
bertsiora kate berriak gehitzeaz aparte, kateak aldatu eta kendu egiten
direla kontutan izanez, hau guztiz logikoa da. Beraz, zer iruditzen
zaizue Pootle-en 2.3 euskaraketa denon artean burutzea?
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago