[Librezale] Wordpress 2.3ren itzulpena

Joxe Rojas joxerg a bildua euskalnet.net
Ost, Ira 5, 02:12:38, CEST 2007


Joer... hau nahastea...

Ez nuen 2.0rako euskaraketaren berririk eta bertsio zaharrago batetik  
hasi naiz ni...

Txopi, zure mezua ikusita, (eta txarto ulertu ez badut, ordu hauetan  
edozer da posible),
lasaiago geratuko nintzateke ni oinarritzat Arkaitzen itzulpena  
hartuta, eta ez nik bidalitakoa.
Itzulpen automatiko gutxiago zuzendu beharko ditugu behintzat, ezta?

Beno, bihar zehaztuko dugu kontua...

Gabon!

Joxe

El 05/09/2007, a las 2:03, Txopi escribió:

> Joxe Rojas(e)k dio:
>> Ados, oraintxe bidaliko dizut .po artxiboa...
>>
>
> Arkaitz Zubiagak egin zuen Wordpress 2.0 bertsioaren euskaraketa igo  
> dut
> eta baita Joxe Rojasen 2.1 bertsioaren euskaraketa ere.
>
> http://www.librezale.org:8080/eu/wordpress/
>
> Joxe, zure bertsioarekin formatu arazo batzuk izan ditut baina  
> konpondu
> ditut jada. Ikus daitekeenez, zalantzazko ia 4000 kate errepasatu
> beharra dago (gainetik begiratu eta itzulpen automatikoa dela dirudite
> baten bat txarto bait dago). Beraz, badugu lanik koherentzia eta  
> abarrez
> gain :-)
>
> Azkenik nire fitxategiak 9000 kate baino gehiago zituela eta Joxerenak
> gutxiago dituela ikusten dut. Agian ez zara azken bertsiotik  
> euskaratzen
> hasi... Nik POT fitxategi hau hartu nuen eta dakidanagatik beti azken
> bertsioa dago han, baina ez daukat argi hori nahi dugun edo bertsio
> finko bat ateratzen denean bakarrik euskaratu edo zen:
> http://svn.automattic.com/wordpress-i18n/pot/trunk/
>
> Orain dagoen bertsioa nik hartu nuena baino berriagoa da (aste batzuk
> pasatu dira eta). Hain zuzen ere 2.3-beta2 bertsioarena. Beraz, egokia
> ikusten baduzue, Joxeren POa POT horrekin nahaztu (adibidez  
> poEditekin)
> eta azken-azken bertsioaren euskaraketa egin dezakegu denon artean.  
> zer
> iruditzen zaizue?
>
> Julenek esan duen bezala hilabete honen 24an 2.3 bertsio finkoa prest
> egotea espero denez, orduan eragiketa berdina egin, izandako aldaketa
> txikiak itzuli eta Wordpress 2.3ren euskaraketa softwarea bera  
> ateratzen
> den egun edo aste berean iragarri dezakegu. Guzti hori falta diren
> 1000-1500 kateak euskaratzen baditugu noski... Zer iruditzen zaizue?
>
> Txopi.
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago