[Librezale] Wordpress 2.3ren itzulpena

Julen julenx a bildua gmail.com
Ost, Ira 5, 17:30:21, CEST 2007


On 9/5/07, Txopi <txopi a bildua sindominio.net> wrote:
> Joxe Rojas(e)k dio:
> > Joer... hau nahastea...
> >
> > Ez nuen 2.0rako euskaraketaren berririk eta bertsio zaharrago batetik
> > hasi naiz ni...
> >
> > Txopi, zure mezua ikusita, (eta txarto ulertu ez badut, ordu hauetan
> > edozer da posible),
> > lasaiago geratuko nintzateke ni oinarritzat Arkaitzen itzulpena
> > hartuta, eta ez nik bidalitakoa.
> > Itzulpen automatiko gutxiago zuzendu beharko ditugu behintzat, ezta?
> >
>
> POak nahazterakoan kate guztiak zalantzazkoak (fuzzy) bezala hartzen
> dira, beraz errepasoa edozein kasutan egin beharko da. Zuk proposatu
> duzun aukera (Arkaitzen bertsioa hartu eta azken Wordpress euskaratzea)
> da hain justu ni egiten nenbilena. Joxe, zuk ez duzu aurreko euskaraketa
> kontutan izan?
>
> Nik hartu nuen POT fitxategia zein zen begiratu dut eta WordPress
> 2.3-alpha da, beraz, ia-ia azkena. Azken POTarekin konparatu dut eta 28
> kate gutxiago bakarrik dauzka. Beraz, nire proposamena aldatzen dut:
> denon hartean, ni egiten nenbilen euskaraketa jarraitzea. Pottle-era igo
> dut:
> http://www.librezale.org:8080/eu/wordpress/
>
> Ikusten duzuenez, 9.698 kate ditu guztira eta horietatik 3.105 kate
> euskaratzea falta da. Honek agian ez du logikoa ematen (nire 2.3ak -
> Arkaitzen 2.0ak = 3105 baino nahiko gutxiago bait da), baina bertsiotik
> bertsiora kate berriak gehitzeaz aparte, kateak aldatu eta kendu egiten
> direla kontutan izanez, hau guztiz logikoa da. Beraz, zer iruditzen
> zaizue Pootle-en 2.3 euskaraketa denon artean burutzea?
>
> Txopi.


+1 Erabat ados.

2.3 hurrengo bertsio 'egonkorra' izango dela kontuan hartuz, logikoena
deritzot indarrak horretan zentratzeari.


Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago