[Librezale] Wordpress 2.3ren itzulpena

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Ost, Ira 5, 02:03:19, CEST 2007


Joxe Rojas(e)k dio:
> Ados, oraintxe bidaliko dizut .po artxiboa...
>   

Arkaitz Zubiagak egin zuen Wordpress 2.0 bertsioaren euskaraketa igo dut 
eta baita Joxe Rojasen 2.1 bertsioaren euskaraketa ere.

http://www.librezale.org:8080/eu/wordpress/

Joxe, zure bertsioarekin formatu arazo batzuk izan ditut baina konpondu 
ditut jada. Ikus daitekeenez, zalantzazko ia 4000 kate errepasatu 
beharra dago (gainetik begiratu eta itzulpen automatikoa dela dirudite 
baten bat txarto bait dago). Beraz, badugu lanik koherentzia eta abarrez 
gain :-)

Azkenik nire fitxategiak 9000 kate baino gehiago zituela eta Joxerenak 
gutxiago dituela ikusten dut. Agian ez zara azken bertsiotik euskaratzen 
hasi... Nik POT fitxategi hau hartu nuen eta dakidanagatik beti azken 
bertsioa dago han, baina ez daukat argi hori nahi dugun edo bertsio 
finko bat ateratzen denean bakarrik euskaratu edo zen:
http://svn.automattic.com/wordpress-i18n/pot/trunk/

Orain dagoen bertsioa nik hartu nuena baino berriagoa da (aste batzuk 
pasatu dira eta). Hain zuzen ere 2.3-beta2 bertsioarena. Beraz, egokia 
ikusten baduzue, Joxeren POa POT horrekin nahaztu (adibidez poEditekin) 
eta azken-azken bertsioaren euskaraketa egin dezakegu denon artean. zer 
iruditzen zaizue?

Julenek esan duen bezala hilabete honen 24an 2.3 bertsio finkoa prest 
egotea espero denez, orduan eragiketa berdina egin, izandako aldaketa 
txikiak itzuli eta Wordpress 2.3ren euskaraketa softwarea bera ateratzen 
den egun edo aste berean iragarri dezakegu. Guzti hori falta diren 
1000-1500 kateak euskaratzen baditugu noski... Zer iruditzen zaizue?

Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago