[Librezale] Powered by Mozilla
Julen
julenx a bildua gmail.com
Lar, Urr 27, 11:05:05, CEST 2007
On 10/27/07, Txopi <txopi a bildua sindominio.net> wrote:
> 3ARRANO(e)k dio:
> > Ea...
> > - galdetuko dut, baina ez dut uste egindako proposamenak onartuko
> > dizkigutenik, logoaren egitura aldatzen baitute, eta nahiko zorrotz
> > dabiltza horretan. "(Testua) mozilla" izan beharko litzake, noski,
> > euskaraz horrela jartzeko, ezinezkoa ez bada oso zaila behintzat bai. Ea
> > zer erantzuten duten.
> >
>
> Hizkuntzek gramatika desberdinak dituzte eta hori ulertu beharra
> daukatela uste dut. "Mozilla (testua)" jartzeko prest ez badaude,
> sentitzen dut benetan, baina euskaraz sentzurik ez duen zerbait jarri
> aurretik nik nahiago dut ingelesez utzi eta kitto. Zuek ez?
Bat nator zurekin.
> > - logoa edo irudia ez dugu guk sortu behar, Mozilla Europe webgunerako
> > beste irudi batzuk bezala, guk itzulpena eman eta haiek sortzen dituzte
> > irudiak.
> >
>
> Hobeto :-)
>
> Hala ere, hain logo sinplea aldatzen eta FTP bitartez igotzen nire
> bizitzako 120 segundo inguru bakarrik galdu ditut. Dagoeneko
> indarberritu naiz goizeko esfortzuaz ;-)
Hartu arnasa Txopi, beharko dugu ta!
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago