[Librezale] Powered by Mozilla

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Lar, Urr 27, 01:02:40, CEST 2007


3ARRANO(e)k dio:
> Ea...
> - galdetuko dut, baina ez dut uste egindako proposamenak onartuko
> dizkigutenik, logoaren egitura aldatzen baitute, eta nahiko zorrotz
> dabiltza horretan. "(Testua) mozilla" izan beharko litzake, noski,
> euskaraz horrela jartzeko, ezinezkoa ez bada oso zaila behintzat bai. Ea
> zer erantzuten duten.
>   

Hizkuntzek gramatika desberdinak dituzte eta hori ulertu beharra
daukatela uste dut. "Mozilla (testua)" jartzeko prest ez badaude,
sentitzen dut benetan, baina euskaraz sentzurik ez duen zerbait jarri
aurretik nik nahiago dut ingelesez utzi eta kitto. Zuek ez?

> - logoa edo irudia ez dugu guk sortu behar, Mozilla Europe webgunerako
> beste irudi batzuk bezala, guk itzulpena eman eta haiek sortzen dituzte
> irudiak.
>   

Hobeto :-)

Hala ere, hain logo sinplea aldatzen eta FTP bitartez igotzen nire
bizitzako 120 segundo inguru bakarrik galdu ditut. Dagoeneko
indarberritu naiz goizeko esfortzuaz ;-)

> Jakinaraziko dizuet erantzuna jasotzean...
>   

Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago