[Librezale] Azureus euskaraturik?
Asier Sarasua
asarasua a bildua telefonica.net
As, Urr 2, 21:32:59, CEST 2007
Txopi(e)k dio:
> Ixilik egotea kostatzen zaidanez, nire iritzi batzuk botako ditut
> proposatutako euskaraketei buruz :-D
>
Ez ixildu. mesedez.
> erein
>
> (erein aditza nahiko logikoa da ezta? esan duzuenagatk, KTorrenten
> horrela itzuli da antza... arazoren bat dago erein bezala euskaratzeko?)
>
Arazoa aurrekoarekin dator, nire ustez. "To seed" itzultzeko "erein"
erabiltzeak, eta gero "seed" esateko "hazi", ba beharbada nahasgarria
suerta daiteke. Horregatik nik hemen zalantzak nituen. Aurreko mezuan
aipatududan itzultzaileak ere, "ale", "aletu", etab. agian ez zituen
hain argi ikusten, nahiz eta berak proposatu, soilik kasu honetan
erabili baitu Orotariko Euskal Hiztegiaren adibide bat. Orain ez dut
gogoan ondo nola zen adibidea (lanean daukat mezua), uste dut "errota
aletu" edo antzeko zerbait idatzi zuela idazleren batek irina egiteko
errotara alea eramatea adierazteko.
Dena dela, nik ez daukat preferentzia berezirik, baina zure aldeko beste
iritzirik ez dagoen bitartean, "aletu" idatziko dut.
Beste inor "ereitearen" alde? :-D
> zarratu, butxatu
> (agian t jartzea ahaztu zaizu.
Euskaltzaindiaren azken irizpideen arabera, "buxatu".
> Hala ere, bizkaitarra naizelako edo
>
Ez lotsatu, ni ere banaiz. ;-)
> zarratu argigarriagoa iruditzen zait)
>
Hala ere, Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan, "zarratu -> /Bizk/. /du/ ad.
'itxi'; 'bildu, laburtu'; '(apustua) egin'". Gehien bat bizkaieraz
erabiltzen den hitz bat dela adierazten du. Hobe "hain" bizkaitarra ez
den hitz bat erabili.
>> TO UNCHOKE --> buxadura ezabatu
>>
>>
> berriro ireki
> (choke eta unchoke aditzak esanguratzuak izan daitezke baina open eta
> close ere erabil zitezkeela uste dut. Guk buxatu eta buxadura ezabatu
> bezala euskaratzen baditugu argitasuna galtzen dela uste dut...)
>
Eta orduan, open eta close agertzen direnean zer jarriko dugu? Gauza
desberdinak dira, P2P testuinguruan, bi ordenagailuren artean konexioa
irekitzea, eta behin irekita dagoenean, konexioa oztopatzea edo erraztea.
Eta argitasunarena, ez dut uste ingeles hiztun bati "choke" hitzak,
testuinguru honetan, guri "buxatu" hitzak baino gehiago esango dionik.
>> SNUB --> ezeztatu
>>
>>
> errefusatu
>
Hori gustatu zait...
>> SLOT --> zirrikitu
>> SWARM --> erlekume
>>
>>
> piloa
> (swarm hitza ingelesez erletxean bizi diren erle guztientzako erabiltzen
> dela uste dut, ez erlekumearentzako bakarrik. hitz honen kontestua ez
> dut ezagutzen baina erletza esan nahi badu, "piloa" edo "mordoa"
> itzulpen egokiagoa izan daitekela uste dut.)
>
Swarm (gaztelaniaz, enjambre) -> fitxategi bat partekatzen ari diren
"peer" guztien multzoa.
Erlauntz batean bizi den erleen multzoari erlekumea deitzen zaio
euskaraz. Dena den, onartzen dut nahasgarria izan daitekeela. Baina
hitzez hitzezko itzulpena ez egitekotan, alternatiba bat bilatzea zaila
izan daiteke: piloa, mordoa, multzoa, saldoa, aldra...
>> HASH --> hash
>>
>>
> (Nik hitz hau ez nuke euskaratuko. Hala ere, egitekotan "mordoilo" hitza
> egokiena ikusten dut eta ez "segurtasun-kodea" edo antzeko ezer)
>
>
Ados, hash.
>> SHARE RATIO --> partekatze-tasa
>> TO SCRAPE --> aztarrika egin
>>
>>
> harraskatu
> (scrape hitzak esanahi asko ditu baina gehienetan arraspatu bezal
> erabiltzen dela uste dut. Hitz hau erabiltzen den konstetua ezagutu
> beharko litzateke aditz hori zein zentzutan erabiltzen den jakiteko)
> http://www.wordreference.com/es/translation.asp?tranword=scrape
>
Scrape -> "tracker" bat torrent bila arakatzea (Zer da tracker? Tracker
software serves up torrent files for download from a Web site. The
tracker maintains information about all BitTorrent clients utilizing
each torrent) Bezeroa tracker bat instalatuta daukan zerbitzari batekin
konektatzen da eta torrent fitxategiei buruzko informazioa eskatzen dio
-> "scrape" egiten dio.
Hiztegi Batuan, "arraskatu", hatxerik gabe. Berdin zait bata edo bestea,
edo beste edozein: aztarrika egin, arraskatu, arakatu... edozein.
"Arraskatu"-ren aldeko beste iritzirik?
>> LAZY BITFIELD --> lazy bitfield
>>
>>
> Hau ez daukat ideiarik zer izan daitekeen.
>
Hau Azureus-en ezaugarri berezi bat da, uste dut egokiena bere horretan
uztea dela.
Asier.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago