[Librezale] compiz fusion 2008rako....
Ander Elortondo
ander a bildua debagoiena.net
Al, Urr 1, 13:53:50, CEST 2007
usteak erdiak ustel.
Nire asmoa urrirako compiz-fusion itzultzea bazen ere, ez dut lortuko.
Batetik kontu pertsonalengatik nahi nukeen baino denbora gutxiago
eskaini diezaioket eta bestetik epeak gainera etorri zaizkit.
Asmoa Ubuntu 7.10 berrirako itzultzea zen baina azpiko datak aintzat
hartuz ezin dut.
October 4th - NonLanguagePackTranslationDeadline,KernelFreeze
October 11th - ReleaseCandidate,LanguagePackTranslationDeadline
*October 18th - FinalRelease *
Denbora faltaz gain izan ditudan arazoak bi izan dira:
a) terminologia oso zaila. Itzulpen bakoitza beldurrez eginikoa.
b) Compiz-fusion 0.5.2 instalatu nuen, eta trasteatzen hasi, tresna
ezagutzeko (itzulpena ganorazkoa izateko asmoz). Bertsio honek ijito
feriako eskopeta baino kale gehiago egiten ditu. Desastre hutsa, leiho
kudeatzailea sarri erortzen da (batez ere emerald erabiliz gero), leiho
zatiak galdu, itxitako leihoen itzalak ez dira desagertzen.... eta beste
ehundaka errore. Bai badakit garapen bertsio bat dela, baina desastre
hau ez ote dira ubuntun jartzeko asmotan ibiliko ezta? 0.4 egonkorra (ez
dut frogatu) jarriko ote dute? Beryl oso egonkorra zen. liluragarria
eta konfiguratzeko erraza. Gnomen integratzeko konfigurazio tresnaz,
gauzak asko nahastu dituzte, baina hainbeste errorerekin ez dakit
konfiguratze tresnak kale egiten duen edo zuzenean compiz-fusion honek
porrot egin duen... auskalo. Ubuntuk hauen alde apustu egin duenez, ziur
konponduko dutela.
Ondorioz nire helburuak aldatu ditut. Itzulpenarekin jarraituko dut, ea
2008rako amaitzerik daukadan. Ubuntu 8.04 LTS argitara aurretik
behinik-behin.
PD: Beste inor itzultzera animatzen bada, idatzi nire helbidera edo
posta zerrenda honetara eta lotuko dugu elkarlanean nola aritu.
Ander.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago