[Librezale] Softwarearen lokalizazioaren inguruko ikastaroa UEUren eskutik
Julen
julenx a bildua gmail.com
Ast, Maiatza 24, 13:07:41, CEST 2007
On 5/23/07, Mikel Olasagasti <hey_neken a bildua mundurat.net> wrote:
> Aupa!
> > Zer dauka librezalek honekin ikusirik ???
> >
> > Zabaldun dionez librezalen laguntza edukiko dute :!
> >
> Ea, orain hilabete batzuk, Josebak posta zerrendara idatzi zuen EHUn
> itzulpen tailer bat egin nahian. Julen eta biok geure burua aurkeztu
> genuen lan hori aurrera eramateko. Josebaren bete beharretatik at dauden
> kontu batzuk medio (beste irakasle baten pasotismoa), EHUkoa ez da
> aurrera irten kurtso hontan, baina datorren urterako printzipioz ideiak
> hor jarraitzen du.
>
> Orain UEUren azalpena. Tailerra antolatzen genbiltzala, UEUk berdina
> antolatzeko interesa azaldu zuen. librezale1 eta librezale2-ri idatzi
> zioten (Julen ta ni) galdezka ea posible izango zen tailer berdina UEUko
> ikastarotan egitea, eta guk baietz erantzun genien.
>
> Eta.. gutxi geyo... agian honen berri eman behar genuen lenago
> zerrendan... baina tira... :P
>
> Ondo izan,
>
> MiKeL
Hori da, Mikelek oso ondo azaldu du honen atzetik dagoen guztia.
Gaineratu, honen inguruko dokumentazio (nire ustez) nahiko osoa
prestatzen gabiltzala eta bukatuta daukagunean hemen zabalduko
dugula.
Dokumentazioaren xehetasunak, kuriosoentzat: itzulpen bat egiteko
ohiko urratsak, itzulpenera bideratutako formatuak eta oro har POren
gaineko xehetasunak azaltzeaz gain, saio praktiko bat planteatzen da
KBabel eta Pootle erabilita.
Ah, eta Josebaren jatorrizko mezua [1] eskuragarri duzue kontsultatu
nahi izanez gero.
Gero arte,
Julen.
[1] http://www.mundurat.net/pipermail/librezale/2006-November/001194.html
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago