[Librezale] Squirrelmail webposta itzulpena pootlen

pi pi a bildua beobide.net
Ost, Maiatza 23, 10:12:05, CEST 2007


Kaixo danei:

Honako honetan Squirrelmail [1] web bidezko posta bezeroaren itzulketari bultzada bat emateko deialdiarekin nator.
Banatzen den itzulpena aspaldi eginda zegok (2004 urtean) eta itzulpena eguneratzeko asmorik zuen arduradunari 
galdetu
ondoren (astirik ez duela esan dit), behintzat bultzada bat eman eta ahal eta itzulien uzteko asmoa dat.
 
Horretarako po fitxategia pootlen ipini dut [2], beti bezala bisitariei gomendioak egiteko eta izen emandakoei 
itzulpenak egiteko baimenekin. Ez da itzulpen batere zaila, kateak nahiko laburrak (1500 kate 7000 hitz)  eta 
sinpleak dira.

Inor itzulpen honen ardura hartzea animatzen balitz hobe bestela nik egingo (nahiz pakete gehiegiren ardura dudala
pentsatu sarri), ez da lan handia amaitzen denean itzulpen guztiari errepaso bat eman et garatzaileei bidali besterik
ez.

Ardura hartzea animatu ez baina apur bat behintzat itzultzen laguntza ere eskertzekoa izango litzateke.

ala...

[1] - http://www.squirrelmail.org/
[2] - http://librezale.org:8080/projects/squirrelmail/
-- 
Piarres Beobide
-------------- hurrengo zatia --------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: signature.asc
Type: application/pgp-signature
Size: 189 bytes
Desc: Digital signature
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20070523/1f8effd6/attachment-0001.pgp>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago