[Librezale] Squirrelmail webposta itzulpena pootlen

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Ost, Maiatza 23, 11:49:37, CEST 2007


Nik hartzen dut euskaraketa honen ardura. Gutxi-gutxika, testuak
euskaratzen joango naiz.

Hala ere, esan beharra dut Pootle bidez Debianeko gauza batzuk euskaratzen
saiatu naizela eta ez dudala lortu. Lerro bat editatzerakoan, itzulpena
kutxan idatzi eta gero ez dakit zer egin behar dudan. Ez dago Gorde,
Ezarri edo antzeko botoirik. Urrengo testura joaten banaiz, idatzi dudana
galdu egiten da eta nik jarritako testua agertu beharrean, berriz utzik
agertzen da. Inori gertatu zaio hau?

Txopi.





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago