[Librezale] nicotine+ 1.2.7.1

pi pi a bildua beobide.net
Or, Mar 9, 10:59:43, CET 2007


Julen-(e)k esan zuen:
> Kaixo guztioi,
> 
> 
> Pootle probatu asmoz itzulpen bat egiteko proiektu bat aukeratu behar
> zela-eta, nicotine+ soulseek bezeroa itzultzeari ekin genion. Lan hura
> amaitu zen eta garatzaileei bidali zitzaien itzulpena. Aplikazio honen
> garapena baina, nahiko geldituta egon da azkenaldian eta aste hau arte
> ez dute ticketa (kudeaketa-sisteman bug bati deitzeko modua) itxi [1].
> 
> Guk egindako itzulpena 1.2.6 bertsiokoa bazen ere, 1.2.7an pasa da
> proiektuaren parte izatera [2]. Orain badirudi etenalditxoaren ondoren
> garapenari berriro gogoz ekin dietela eta martxoaren 6an bertan
> 1.2.7.1 bertsioa kaleratu zuten.
> 
> Guzti honek suposatzen du kate berriak agertu direla eta zaharrak
> aldatu direla. Dagoeneko Pootlen zintzilikatu dut fitxategi berria
> [3], beraz itzulpena osatu eta gainbegiratzea besterik ez da egin
> behar.

Egiaztatu al duzu dana behar bezala geratu dela? Batzuetan fitxategiak 
batzean erroreak ematen ditu pootle bertsio honek, hurrengoak 
(kaleratu berri dena) aurrekoa ezabatu eta berria ipintzeko aukera du.


> 
> Soulseek bezero hau probatu nahi duenak iturburu-kodea deskargatu
> beharko du hemendik (736K):
> http://prdownloads.sourceforge.net/nicotine-plus/nicotine%2B-1.2.7.1.tar.bz2?download
> Despaketatu eta bertako exekutagarria egikaritzearekin nahikoa da, ez
> da ezer konpilatu behar!

Debian-en behintzat sortutako nicotine+-1.2.7.1 karpeta barruko 
languages/eu/nicotine.mo /usr/share/locale/eu/LC_MESSAGES/ karpetan 
ipini behar da euskaraz erabili ahal izateko.
> 
> Foroan antzeko mezu bat argitaratuko dut. Bestalde, komenigarria
> deritzozue Librezalen bertan aplikazio honi orrialde bat eskaintzeari?

Hori hire gustora, orria egiteko gogorik baduk niri behintzat egoki 
iruditzen zait bai honi bai beste edozein programen euskarazko orriak 
librezalen egotea.

-- 
Piarres Beobide
-------------- hurrengo zatia --------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: signature.asc
Type: application/pgp-signature
Size: 189 bytes
Desc: Digital signature
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20070309/1ca4ab3a/attachment-0001.pgp>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago