[Librezale] nicotine+ 1.2.7.1

Julen julenx a bildua gmail.com
Or, Mar 9, 11:14:39, CET 2007


On 3/9/07, pi <pi a bildua beobide.net> wrote:
> >
> > Guzti honek suposatzen du kate berriak agertu direla eta zaharrak
> > aldatu direla. Dagoeneko Pootlen zintzilikatu dut fitxategi berria
> > [3], beraz itzulpena osatu eta gainbegiratzea besterik ez da egin
> > behar.
>
> Egiaztatu al duzu dana behar bezala geratu dela? Batzuetan fitxategiak
> batzean erroreak ematen ditu pootle bertsio honek, hurrengoak
> (kaleratu berri dena) aurrekoa ezabatu eta berria ipintzeko aukera du.

Bai, Pootle ez zait kejatu, fitxategiaren grafikoan datuak eguneratu
dira eta itzultzean ez du arazorik ematen momentuz.

> > Soulseek bezero hau probatu nahi duenak iturburu-kodea deskargatu
> > beharko du hemendik (736K):
> > http://prdownloads.sourceforge.net/nicotine-plus/nicotine%2B-1.2.7.1.tar.bz2?download
> > Despaketatu eta bertako exekutagarria egikaritzearekin nahikoa da, ez
> > da ezer konpilatu behar!
>
> Debian-en behintzat sortutako nicotine+-1.2.7.1 karpeta barruko
> languages/eu/nicotine.mo /usr/share/locale/eu/LC_MESSAGES/ karpetan
> ipini behar da euskaraz erabili ahal izateko.

Egia bai, bertsio berrian zentratu naiz bertsio zaharretako
erabiltzaileei aukera arrunt hau aipatu gabe. Milesker
gogoratzeagatik.

> > Foroan antzeko mezu bat argitaratuko dut. Bestalde, komenigarria
> > deritzozue Librezalen bertan aplikazio honi orrialde bat eskaintzeari?
>
> Hori hire gustora, orria egiteko gogorik baduk niri behintzat egoki
> iruditzen zait bai honi bai beste edozein programen euskarazko orriak
> librezalen egotea.

Denboraren arabera izango da beraz, inork ez badu bereziki eskatzen behintzat.


Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago