[Librezale] nicotine+ 1.2.7.1

Julen julenx a bildua gmail.com
Or, Mar 9, 10:37:15, CET 2007


Kaixo guztioi,


Pootle probatu asmoz itzulpen bat egiteko proiektu bat aukeratu behar
zela-eta, nicotine+ soulseek bezeroa itzultzeari ekin genion. Lan hura
amaitu zen eta garatzaileei bidali zitzaien itzulpena. Aplikazio honen
garapena baina, nahiko geldituta egon da azkenaldian eta aste hau arte
ez dute ticketa (kudeaketa-sisteman bug bati deitzeko modua) itxi [1].

Guk egindako itzulpena 1.2.6 bertsiokoa bazen ere, 1.2.7an pasa da
proiektuaren parte izatera [2]. Orain badirudi etenalditxoaren ondoren
garapenari berriro gogoz ekin dietela eta martxoaren 6an bertan
1.2.7.1 bertsioa kaleratu zuten.

Guzti honek suposatzen du kate berriak agertu direla eta zaharrak
aldatu direla. Dagoeneko Pootlen zintzilikatu dut fitxategi berria
[3], beraz itzulpena osatu eta gainbegiratzea besterik ez da egin
behar.

Soulseek bezero hau probatu nahi duenak iturburu-kodea deskargatu
beharko du hemendik (736K):
http://prdownloads.sourceforge.net/nicotine-plus/nicotine%2B-1.2.7.1.tar.bz2?download
Despaketatu eta bertako exekutagarria egikaritzearekin nahikoa da, ez
da ezer konpilatu behar!

Debianen eta Ubuntun oraindik 1.2.6 bertsioan daude [4][5]; eguneratu
gabe dago beraz. Gentoon azken bertsiora arte, hau da 1.2.7.1 arte
dago eskuragarri [6].

Foroan antzeko mezu bat argitaratuko dut. Bestalde, komenigarria
deritzozue Librezalen bertan aplikazio honi orrialde bat eskaintzeari?


On egin !!

Julen.

[1] http://www.nicotine-plus.org/ticket/95
[2] http://www.nicotine-plus.org/browser/trunk/nicotine%2B/doc/CHANGELOG
[3] http://www.librezale.org:8080/eu/nicotine/
[4] http://packages.debian.org/unstable/net/nicotine
[5] http://packages.ubuntu.com/feisty/net/nicotine
[6] http://packages.gentoo.org/search/?sstring=nicotine+



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago