[Librezale] Er: Er: Iepa

Ander Elortondo ander a bildua elortondo.net
Ast, Eka 28, 18:57:13, CEST 2007


Sanjoanak bukatu die eta agindutakoa betez...


Julen(e)k dio:
> On 6/27/07, Piarres Beobide <pi a bildua beobide.net> wrote:
>   
>> Ea apur bat gaiez sailkatuko dut mezua:
>>
>> Asanblada data:
>>
>> On 6/19/07, Ibon Igartua <i.igartua a bildua euskalnet.net> wrote:
>>     
>>>   tanteatzearren ... zer moduz uztailaren azken asteburuan? jende asko
>>> oporretan?
>>>       
>> Nik behintzat arazorik ez, nik ez dut opor gehiago artzeko modurik
>> irailerarte behintzat.
>>     
>
> Niregatik ere arazorik ez.
>
>   
Gogoa neukan elkar ezagutzeko, baina aste bukaera horretan ezkondu 
egiten nauk (bodorriorik gabe txo! paperak konpondu eta kitto) beraz 
hurrengoan izan behar.


>> Kamisetak - Irudia:
>>
>>     
>>> Txopi(e)k dio:
>>>       
>>>>>> Azkenean zein eredu aukeratu genuen?
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>             
>>>>>>> [1] http://wiki.librezale.org/index.php/Kamiseta
>>>>>>>               
>>>> Zein irudi jarriko dugu?
>>>>         
>> Joņo ba egia esateko ez zakiat zein nahigo diaten...
>>
>> Jon-en diseinua atsegin dut, baina zer dio atzealdean?
>>
>> Bestela txupete zein txopirenak atsegin ditut, flick-en dagoena aldiz ez
>> dut egokia ikusten euskal herrian eskuburdinez nahiko nazkaturik gaudela
>> iruditzen zait software librea ere irudi horrekin lotzeko.
>>     
>
> Ni txupeterenarekin geratzen naiz.
>
>   
>>>> Zenbat kamiseta?
>>>>         
>> Aukerak argiak dira edo foroan egingo ditugula esan eta eskatutako egin
>> edo gero gehiago? Nik eskaerapean egingo nituzke, zuek ze pentsatzen ?
>>     
>
> Nik ez dakit kamisetak egiteko zein baldintza izango ditugun baina
> eskaerapean egitea ongi deritzot.
>
>   
>>>> Zein neurrikoak?
>>>>         
>> Ni txikia nauk gogoratu xD
>>     
>
> Hau ere eskaeraren arabera, ezta?
>
>   
>>>> Zein kolorekoak?
>>>>         
>> Hori diseinuaren arabera erabaki beharko zen ez?
>>     
>
> Txupeteren diseinua gustatzen zaidala esan dudanez, beltzean ongi ikusten dut.
>
>   

Beltza izanez gero ezingo dela margotu esan didate, serigrafiatu egin 
behar dela beltzaren gainean. Gaztetxeko makina hori serifrafia makina zen?


>>>> Non eroziko ditugu? Zein preziotan? Nork lortu dezake eskaintza bat eta
>>>> kamisetak erosi?
>>>>
>>>>         
>> Honetaz ideiarik ez, ez zakiat ezta zenbat balio dezakete ezta zein diren
>> egokiak horrelako gauza batentzat, egongo da hemendik kamisetak egiten
>> esperientzia duen batenbat ez?
>>     
>
> Kamisetak erosi... gero geuk egiteko ezta? Ideia horrekin geunden
> behintzat. Gainontzean nik ez daukat esperientziarik kamisetekin beraz
> gauza handirik ezin esan.
>
>   
Arrasateko dendan (Seguru bilbon mekeago aurkitzerik dagoela) kamiseta 
zuriak 2,74¤ eta besteak (kolorezkoak ) 3,83¤ bakoitza.

Ezkontzaren aitzakiaz egun batzuk izango ditut uztailan, beraz ezertan 
laguntzerik badago abisatu.

ondo ibili eta hobe pasa!

Ander.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago