[Librezale] Er: Er: Iepa
Julen
julenx a bildua gmail.com
Ost, Eka 27, 17:03:32, CEST 2007
On 6/27/07, Piarres Beobide <pi a bildua beobide.net> wrote:
> Ea apur bat gaiez sailkatuko dut mezua:
>
> Asanblada data:
>
> On 6/19/07, Ibon Igartua <i.igartua a bildua euskalnet.net> wrote:
> > tanteatzearren ... zer moduz uztailaren azken asteburuan? jende asko
> > oporretan?
>
> Nik behintzat arazorik ez, nik ez dut opor gehiago artzeko modurik
> irailerarte behintzat.
Niregatik ere arazorik ez.
> Kamisetak - Irudia:
>
> > Txopi(e)k dio:
> >>>> Azkenean zein eredu aukeratu genuen?
> >>>>
> >>>>
> >>>>> [1] http://wiki.librezale.org/index.php/Kamiseta
>
> >> Zein irudi jarriko dugu?
>
> Joņo ba egia esateko ez zakiat zein nahigo diaten...
>
> Jon-en diseinua atsegin dut, baina zer dio atzealdean?
>
> Bestela txupete zein txopirenak atsegin ditut, flick-en dagoena aldiz ez
> dut egokia ikusten euskal herrian eskuburdinez nahiko nazkaturik gaudela
> iruditzen zait software librea ere irudi horrekin lotzeko.
Ni txupeterenarekin geratzen naiz.
> >> Zenbat kamiseta?
>
> Aukerak argiak dira edo foroan egingo ditugula esan eta eskatutako egin
> edo gero gehiago? Nik eskaerapean egingo nituzke, zuek ze pentsatzen ?
Nik ez dakit kamisetak egiteko zein baldintza izango ditugun baina
eskaerapean egitea ongi deritzot.
> >>
> >> Zein neurrikoak?
>
> Ni txikia nauk gogoratu xD
Hau ere eskaeraren arabera, ezta?
> >>
> >> Zein kolorekoak?
>
> Hori diseinuaren arabera erabaki beharko zen ez?
Txupeteren diseinua gustatzen zaidala esan dudanez, beltzean ongi ikusten dut.
> >> Non eroziko ditugu? Zein preziotan? Nork lortu dezake eskaintza bat eta
> >> kamisetak erosi?
> >>
>
>
> Honetaz ideiarik ez, ez zakiat ezta zenbat balio dezakete ezta zein diren
> egokiak horrelako gauza batentzat, egongo da hemendik kamisetak egiten
> esperientzia duen batenbat ez?
Kamisetak erosi... gero geuk egiteko ezta? Ideia horrekin geunden
behintzat. Gainontzean nik ez daukat esperientziarik kamisetekin beraz
gauza handirik ezin esan.
> ea gaiak aurreratzen goazen hilabete falta den arren gero beti presaka
> egiten bait ditugu gauzak.
>
>
> ala...
Ba bai, mugitzen hasi behar dugu...
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago